Yacomfree ADSL Tarifa Plana Yacom + Línea y Voz


YA.COM ADSL SARBIDE ZERBITZUA KONTRATATZEKO
BALDINTZA OROKORRAK

France Telecom España Internet Service Provider, S.A.U. (lehen T-Online Telecommunications Spain, S.A.U., aurrerantzean, YA.COM) enpresak, sozietate helbidea "Avda. Bruselas, 20- 28108 (Alcobendas) Madrid" duenak, eta A 82383415 identifikazio fiskaleko zenbakia duenak, YACOMFREE Interneterako Sarbide Zerbitzua (aurrerantzean, "zerbitzua") eskuratzen dio bezeroari, baldintza orokor hauetan ezarrita dauden baldintzetan.

ZERBITZUA emateko, BEZEROAK www.acceso.YA.COM URLan den webgunean (aurrerantzean, "sarbide orria") harpidetu beharko du, edo, bestela, YA.COM ek bezeroentzat kontratuak egiteko ezarririko beste edozein bide erabili.

BEZEROAK ZERBITZUA edozein modalitate kontrata dezake, baina soilik sorta edo eskaintza komertzial (aurrerantzean, Eskaintza Komertzialak) baten barruan; izan ere, eskaintzak uneoro jarriko dira bezeroen eskura http://acceso.ya.com URLaren bitartez (aurrerantzean, Sarbide Orria).

Bezerotzat joko dira ZERBITZUA erabiltzen edo eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak, baldin eta ez badituzte komunikazio sare publikoak ustiatzen edota publikoarentzat eskuragarri diren komunikazio elektronikoko sistemak eskaintzen edo birsaltzen. Horrez gain, YA.COMen zerbitzuak kontratatzeko nahia eta ahalmen juridikoa izan behar ditu.

YA.COM ez da arduratuko BEZEROAK kontratazioa gauzatzean emandako informazio faltsuaz.

Lehenengoa.- Xedea

Baldintza Orokor hauen xedea da zehaztea YA.COMek Bezeroari zein esparrutan emango dion ZERBITZUA, eta, beraz, azken horrek zein esparrutan erabiliko duen. ZERBITZUA Espainiako Estatuan baino ez da eskainiko, eta zerbitzua eman ahal izateko ezinbesteko baldintza da BEZEROAK bigarren baldintzan jasota dauden aldez aurreko baldintzak bete ditzan.

ZERBITZUA Espainia osoan estaldura duen telefonia operadore batekin lankidetzan emango da, eta Espainiako Estatuko lurraldean bakar bakarrik.

ZERBITZUA emateko ezinbestekoa izango da bigarren baldintzan jasorik dauden aldez aurreko baldintzak betetzea.

ZERBITZUA Bezeroari, azken bezeroa izaki, hark eskatutako modalitatearen arabera eskaintzen zaio, kontratazio prozesuan adierazi den instalazio helbidean bakarrik erabiltzeko. BEZEROAK ezin die hirugarrenei birsaldu edo banatu, ez eta ZERBITZUA instalatu den helbidetik kanpo erabili ere.

Zerbitzua Internetera sarbide emateko konexioa izango da, BEZEROAK bere telefonia operadorearekin aurretik kontrataturik duen RTB edo ISDN linea baten bidez.

Bigarrena.- Aldez aurreko baldintzak.

Ondoren zehazturik dauden baldintzak betetzea ezinbestekoa eta beharrezkoa izango da zerbitzua emateko.


2.1 Bezeroaren ekipo informatikoak bete beharreko baldintzak. Gutxienez, honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

middot; Windows 95, Windows 98, XP, Millenium, 2000, NT, Mac edo Linux sistema eragilea, edota YA.COMek onartuko duela iragartzen duen beste edozein.
· 233 Mhz ko Pentium prozesadorea, edo bizkorragoa.
· 32 MB ko edo gehiagoko RAM memoria.
· Internetera konektatzeko ekipo informatikoa, konexio hardwarea, alegia.

2.2 Bezeroaren telefono konexioak bete beharreko baldintzak: BEZEROAK zerbitzua instalatzeko etxean RTB edo ISDN telefono linea analogikoa izan beharko du kontratatuta Telefónica de España SArekin, eta zerbitzuak behar dituen ezaugarriak izan beharko ditu linea horrek.

2.3 Instalaziorako beste baldintzak batzuk: Modemaren konfigurazioa. Modemak ongi funtzionatzeko, zerbitzuaren eskakizunei jarraituz ongi konfiguratuta egon behar du. Horretarako, besteak beste, YA.COM ek adierazten duen telefono zenbakia ezarri beharko da, haren bitartez zerbitzuak eskaintzen duen Interneterako konexioa egiteko. BEZEROAK berak egingo du konfigurazioa ("autokonfigurazioa").

Hirugarrena.-

YACOMFREE Interneterako Sarbide Zerbitzuaren ezaugarriak
Eskaintzen den zerbitzua Internetera sarbide emateko modem bidezko konexioa izango da, BEZEROAK bere telefonia operadorearekin aurretik kontrataturik duen RTB edo ISDN linea baten bidez.
Laguntza Teknikoa: ZERBITZUA barne hartzen du Laguntza Teknikoko Zerbitzua, 8:00etatik 24:00etara.

Hasierako konexio epea: Zerbitzuaren hasierako konexio epea 30 (hogeita hamar)egunekoa izango da gehienez.

Laugarrena.- Zerbitzu gehigarriak

Aurrehautaketa edo Zuzeneko Markatze bidezko Ahots Zerbitzua: ADSLrako une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek Ahots Zerbitzua jar dezake Bezeroen eskura, zuzeneko sarbidearekin, alegia, aurrehautaketaz edo zuzeneko markatzeaz. Zerbitzu hori YA.COMek hornituko du. Zerbitzu honi ezartzen zaizkion Baldintza Partikularrak Bezeroaren eskura jarriko dira, eta BEZEROAK berariaz eta Baldintza Orokor hauetatik bereizita onartu behar ditu Zerbitzua kontratatzen den unean.

Bosgarrena. Alderdien betebeharrak

5.1. YA.COMen betebeharrak.

BEZEROAK Alde Aurreko Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen den unetik aurrera (aurrerantzean, Zerbitzua Aktibatzeko Data), YA.COMek honako betebehar hauek izango ditu:

· Zerbitzua dokumentu honetan azalduriko baldintzetan ematea bezeroari; baldin BEZEROAK zerbitzurako konexioa jarraian hogei (20) minutuz baino gehiagoz inaktibo badauka, BEZEROAK onartuko du YA.COM ek bezeroa abian den saiotik deskonektatzea.

· Bezeroei kontratua suntsitzeko aukera eskaintzea, gasturik gabe, baldin eta zerbitzua emateko behar diren elementuak jasotzen diren unetik zenbatzen hasi eta 7 (zazpi) eguneko epean, BEZEROAK zuzenbidez onartzen den edozein eratan adierazten badu kontratua suntsitu nahi duela. Kasu horretan, BEZEROAK jaso dituen elementu guztiak itzuli behar ditu.

· Hala badagokio, ZERBITZUA batera kontratatu dituen Zerbitzu Gehigarriak Bezeroari eskuratzea.

· Laguntza Teknikoko zerbitzua ematea 8:00etatik 24:00etara, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren telefonoaren bitartez. Horren zenbakia zerbitzuaren instalazio gidarekin batera emango zaio Bezeroari.

· Bezeroentzako Arreta Zerbitzua izatea, 902 902 902 telefono zenbakian, 8:00etatik 24:00etara. Telefono zenbaki horren bitartez, BEZEROAK eskura dituen zerbitzuei buruzko edozein informazio eskatu ahal izango du, bai eta zer prozedura jarraitu behar duen galdetu ere, emandako zerbitzuarengatik erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu nahi izatekotan.

Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. BEZEROAK jakinarazten dion erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari erreferentzia zenbaki bat jarri beharko dio zerbitzu horrek, eta zenbaki hori bezeroari adieraziko dio.

· ZERBITZUA BEZEROAK kontratatutako ordutegian erabilgarri egon dadin bermatzea, mantentze lanengatik aldi batez eteten den kasuetan izan ezik.

Ahal den heinean, behar adinako aurrerapenarekin jakinarazi behar dira etenaldi horiek Zerbitzuaren Sarbide Orriaren edo helbide elektronikoaren bitartez. Ezin izango da eskatu YA.COMek betebehar hori bete dezala, baldin eta ezinbesteko arrazoiak gertatzen badira edota zerbitzua eskaintzeko oinarri gisa jarduten duen datu sarea nahi gabe eta haren kontrolaz kanpo erortzen bada.

· Komunikazioetan isilpea gordetzea eta bermatzea, dagokion justiziako edo administrazioko aginpideak eskatzen duen kasuetan izan ezik. Kasu horretan, horiek eskatzen duten informazioa emateko eskubidea du Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.

5.2. Bezeroaren betebeharrak

Zerbitzua Aktibatzeko Dataz geroztik, BEZEROAK honako betebehar hauek izango ditu:

· BEZEROAK kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren baldintzetan zehazten den aldian kontratua mantentzea.

· YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuagatik zor diren zenbatekoak ordaintzea, BEZEROAK kontratatutako merkataritza-eskaintzan zehaztu direnaren arabera.

· YA.COMi itzultzea aplikatutako deskontuak, Baldintza Orokor hauetako Zazpigarren Klausulan nahiz BEZEROAK ZERBITZUA kontratatzeko erabili duen Eskaintza Komertzialean xedatutakoarekin bat.

· ZERBITZUA legearen aurka edo Baldintza Orokor hauen aurka ez erabiltzea. Zehazki, Debekatuta dago BEZEROAK ZERBITZUA erabiltzea honako hauek gauzatzeko: legez kontrako ekintzak; eskatu ez diren publizitateko mezuak edo mezu komertzialak bidaltzea (spam a); jabetza intelektualaren, patenteen eta marken gaineko legedia urratzea; eta BEZEROAK ZERBITZUA erabiltzean aplikagarria den lege oro urratzea.

· BEZEROAK ez du ZERBITZUA hirugarrenei birsaltzeko erabili behar, ez eta lagatzeko edo ustiaketa komertziala egiteko ere, baldin eta ez badu YA.COMen berariazko baimen idatzirik.

· Emandako pasahitzak eta Bezero identifikadorea gordetzea eta babestea. Hortaz, BEZEROAK bere gain hartzen ditu pasahitz horiek gaizki erabiltzean edo ezagutzera ematean eragiten diren kalte eta galera guztiak. BEZEROAK edozein unetan aldatu ahal izango du pasahitza.

· Hari gabeko konexioa jagon eta babestea, hala balegokio, hirugarrenek, BEZEROAK Internetera sartzeko kontratatutako banda-zabalerari onura ateratzen edo bezeroaren ekipamendu informatikoko informazioa eskuratzen dihardutenean, egin ditzaketen konexioen ondorioen erantzulea izanik.

Seigarrena. Iraunaldia.

Zerbitzuaren iraunaldia mugagabea izango da. Hala ere, zerbitzua etengo da edo bukatutzat emango da baldin BEZEROAK ez baditu betetzen baldintza orokor hauetan ezarririko baldintzak, edo, bestela, Aurrehautaketa bidezko Ahots Zerbitzuaren baldintza partikularrak.

Zerbitzuaren borondatezko baja Bezeroak berak jakinarazi ahal izango du, ondorengo edozer prozedura erabilita, bajaren data eraginkorra baino HAMABOST (15) egun lehenago, gutxienez: I) YA.COM era idatzizko jakinarazpena eta Nortasun Agiri Nazionala bidaliz: 1058 posta kutxa, 28108 Alcobendas (Madrid) II) Bezeroarentzako Arretarako telefono zenbakira deituz: 902 902 886. Bertan datu pertsonalak eman (izena, helbidea, NAN, etab.), eta Zerbitzua uzteko borondate argia adierazi behar da, emango diren argibideak jarraituta III) Bezeroarentzako Arretarako web orrian, horretarako jarritako espazioan, formularioa datu pertsonalekin eta Zerbitzua uzteko borondate argiaren adierazpenarekin betez, emango diren argibideak jarraituta

Zazpigarrena. Baldintza Ekonomikoak

7.1 Zerbitzua ematen zaion BEZEROAK adierazten du badakiela eta onartzen duela telefono linea telefonia operadorearekin kontratatzen duela, eta hark egingo diola bezeroari faktura Internetera konektatuta ematen dituen minutuengatik, une bakoitzean indarrean diren tarifekin bat.

Zortzigarrena. Erantzukizunak

8.1. Komunikazioak. YA.COMek, indarrean den legediaren arabera, eska daitezkeen neurriak eta baliabide teknikoak onartuko eta instalatuko ditu, YA.COMen sarean komunikazio isilpea eta zerbitzuaren segurtasuna bermatze aldera.

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 14. artikuluarekin bat, YA.COM ez da arduratuko erabiltzaileen sarearen bitartez bidaltzen duten informazioaz, datuak zerbitzuaren hartzaileak ematen dituen kasuetan.

8.2. Zerbitzuaren kalitatea. YA.COMek hitzematen du BEZEROAK kontratatzen dituen zerbitzu guztietako kalitate maila beteko duela, legeetan xedaturik dauden parametroekin eta metodoekin bat.

YA.COMek bezeroari kalte-ordaina emango dio, fakturazio-aldi batean zerbitzua 24 ordutik gora aldi baterako eteten badu. BEZEROAK berari jakinarazten dizkionetik hasita zenbatuko dira orduak, eta YA.COMi egotz dakizkiokeen zioengatik gertatu beharko da etendura. BEZEROAK zenbateko hauxe jasoko du: zerbitzua eten delako aldiaren zati proportzionalari dagokion zenbatekoa gehi % 10. Zenbateko honek ezingo du hileko bati dagokion zenbatekoa gainditu.

BEZEROAK, fakturatutako aldia bukatu eta bi asteko epearen barruan eskatu beharko du kalte-ordaina ezartzea. YA.COMek datozen fakturazio-aldietan ezarriko du.

8.3. Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak

8.3.1. Fakturazio-aldiak dirauen bitartean, BEZEROAK, Internetera sartzeko zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak jasaten baditu, operatzaileak, ZERBITZUA dagokion hileko kuotaren zenbatekoa itzuli beharko dio abonatuari, etenaldiaren iraupenagatik hainbanaturik. YA.COMek, hortaz, kalte-ordaina emango dio automatikoki Bezaroari, hain zuzen ere, hurrengo fakturazio-aldiaren fakturan, zerbitzuaren etenaldiak euro batetik gorako ordaina izateko eskubidea ekartzen badu.

8.3.2. Ez da aurreko atalean adierazitakoa ezarriko, aldi baterako etenaldia honako zio batek eraginda geratzen bada:

i. BEZEROAK kontratuko baldintzak betetzen ez baditu (ez-betetze larria).

ii. Abonatua, indarreko arauen arabera ebaluatu ez diren teminal-ekipamenduetara konektatuta egoteagatik gertatzen badira kalteak sarean.

8.3.3. Klausula honetan ezarritako ordaina, azken erabiltzaileei egin dakizkieken kalteengatiko erantzukizunaren kalterik gabe ulertzen da, Komunikazio elektroniko zerbitzuak emateko, zerbitzu unibertsalerako eta erabiltzaileen babeserako baldintzei buruzko Arautegiaren (apirilaren 15eko 424/2005 Errege Dekretuak onetsi zuena) 102.3. artikuan ezarritakoa betez eskatuko baita.

8.4. Datu pertsonalak: YA.COMek legeak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartu ditu, BEZEROAK ematen dituen datu pertsonalak babeste aldera. Bezeroa

8.5. Erabilgarritasuna YA.COMek Bezeroen eskura jartzen dituen lotura gailuen xede bakarra Bezeroei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzea erraztea da. YA.COMek ez du bermatzen zerbitzua egokia denik kontratatzen den zerbitzua gainditzen duten zerbitzuetarako, ez eta Interneteko webgune guztietan sartzeko ere. YA.COMek ez ditu eskaintzen edo merkaturatzen esteketan eskuragarri dauden produktuak eta zerbitzuak, eta ez du ardurarik bere gain hartzen produktu edo zerbitzu horiengatik.

8.6. Erabilera eta Edukiak. YA.COMek zerbitzua eman baino ez du egiten; alegia, ez du kontrolatzen BEZEROAK zer erabilera ematen dion ZERBITZUA.

Ildo horretan, YA.COMek ez ditu bere gain hartzen BEZEROAK Baldintza Orokor hauen edo legeen aurkako erabilera edo edukiak. Hartara, Bezeroa da baldintza hauen edo legearen aurkako erabileren erantzule, bai eta Zerbitzu Gehigarrietan erakuts daitezkeen edukien egiazkotasunaren edo zilegitasunaren aurkako erabileren erantzule ere.

YA.COM, zuzenean nahiz hirugarrenen jakinarazpenen edo eskaeren bitartez, jabetzen bada indarrean diren legeen edo Baldintza Orokor hauen aurkako edukiak daudela, edo iruzurrezko, legez kanpoko edo ZERBITZUA (Zerbitzu Gehigarriak barne) baimenik gabeko helburuetarako erabili dela, YA.COMek eskubidea du ZERBITZUA erabat edo zati batean eteteko, Zerbitzu Gehigarriak barne, eta, horretarako, ez du Bezeroaren aurretiko baimenik beharko. Legea hausten duten edukiak ezabatu egingo dira, edota beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurriak hartuko dira, legez kanpoko ekintzak edo legea urratzen duen atzemandako ekintzak iraun dezan saiheste aldera.

BEZEROAK ezin izango du inolaz ere kontratatutako Eskaintza Komertzialean baimentzen den transferentzia tasatik (banda zabaleraren kontsumoa) atera, ez gainetik ez behetik. Horren harira, YA.COMek ez du utziko BEZEROAK ADSL konexioa edota Zerbitzu Gehigarri bat edo guztiak erabil ditzan hainbat ezaugarrirengatik (tamaina, formatua eta abar) Zerbitzu Gehigarriek funtziona dezaten zailtzen duten elementuak bidaltzeko edo hedatzeko.

8.7. Horrez gain, YA.COMek administrazioko edo justiziako agintariei legez kanpoko jarduerak izan daitezkeenak jakinarazteko ahalmena izango du, aurretik Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.

8.8. Birus informatikoak. YA.COMek ez du kontrolatzen edo bermatzen hirugarrenek bere atari sarean eskaintzen dituzten zerbitzuetan ez denik Bezeroaren sistema informatikoa (softwarea eta hardwarea) edo horretan gordetako dokumentu eta fitxategiak kalte ditzakeen birus informatikorik egongo.

Bederatzigarrena. Jabetza Intelektuala eta Industriala

BEZEROAK onartzen du ZERBITZUA harpidetzean eskura ditzakeen irudiak, diseinuak, marrazkiak, edukiak, logoak, markak eta Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken legediak babes dezakeen bestelako edozein produktu YA.COMenak direla, edota horien titularrenak (hirugarrenak). BEZEROAK hitzematen du ZERBITZUA eskubide horiek errespetatuz erabiliko duela.

BEZEROAK Ya ZERBITZUA kontratatzeak ez du inolaz ere berekin ekartzen YA.COMek Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken gaineko eskubideak lagatzea. YA.COMek debekatu egiten du Zerbitzua zuzenean edo zeharka erabiltzea Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken gainean aplika daitezkeen legeen aurka egiten duen edozein eratan. Hartara, horrela jardutea eta horren ondorioak Bezeroaren ardura baino ez dira, eta inolaz ere ez dute YA.COM kaltetuko.

Hamargarrena. ZERBITZUA Kontratatzeko Baldintza Orokorrak Aldatzea.

YA.COMek edozein unetan aldatu ahal izango ditu Baldintza Orokor hauek, edota erabilerarako beste baldintza batzuk gehitu, indarrean den legediarekin bat, betiere. Horretarako, ZERBITZUA Sarbide Orrian horren berri eman behar da, eta eragindako azken erabiltzaileei jakinarazi behar zaie, HOGEITA HAMAR (30) eguneko aurreabisu epean. Aldaketa horiek indarrean sartzen diren unetik baino ez dira aplikatuko.

BEZEROAK kontratua bukatu baino lehen suntsitu ahal izango du kontratu hori, zenbatekorik ordaindu behar izan gabe, baldin ez baditu Baldintza Orokorren aldaketak edo baldintza berriak onartzen.

Hamaikagarrena. Aldaketa Teknologikoak

YA.COMek nahi hainbat aldaketa sartu ahal izango ditu Bezeroaren sistemetan eta instalazioetan, bai eta bere sareetan bertan ere. Aldaketa horiek legeek hala eskatzen dutelako, zerbitzuaren kalitate teknikoa mantentzeko edo hobetzeko -betiere, aldaketa horiek ez badituzte kontratatu den Zerbitzuko funtsezko alderdiak aldatzen- egingo dira. Kasu horietan, aurretik Bezeroari jakinarazi behar zaio.

Hamabigarrena. Datu pertsonalak babestea.

ZERBITZUA kontratatzearen ondorioz, Bezeroa jakitun da eta onartzen du berak YA.COMi emandako datu pertsonalak YA.COMen ardurapean den datu pertsonalen fitxategi batean tratatuko direla. Fitxategi horren xedea izango da kontrataturiko zerbitzua administratzea eta zerbitzuari lotutako gertakariak kudeatzea. YA.COMek, orobat, Bezeroari jakinarazten dio ezen, zerbitzua egitearen behar teknikoak direla kausa, YA.COMen zerbitzarira sartzean, IP zenbaki bat esleituko zaiola (BEZEROAK kontrataturiko modalitatean). IP horrek, zerbitzari horretara egiten dituen sarraldiak erregistratuko ditu. IP zenbaki hori, era berean, YA.COMek gordeko du, konpainia honek aipatu xedeak bete ahal izan ditzan; bai eta agintariek, euren eskumendean dituzten zereginak eginez, Bezeroari buruzko informazioa eskatzeko egiten dituzten eskaerak betetzeko ere, halako eskaerarik izanez gero.

ZERBITZUA kontratatzeko eskatutako datu guztiak ematea nahitaezkoa da. Izan ere, horiek guztiak jasotzea beharrezkoa da, aurreko paragrafoan adierazitako xedeak betetzeko. Hartara, YA.COMek Zerbitzua kontratatzea ukatu ahal izango dio datu horiek ematen ez dituen interesatuari.

Halaber, BEZEROAK baimena ematen du, berak YA.COMi kontratatuko zerbitzuaren esparruan eman dizkion datuak YA.COMek xede hauetarako erabil ditzan:

- BEZEROAK leial bihurtzeko egitaraua kudeatzeko (opariak ematea, bezeroentzako sustapen bereziak kudeatzea, YA.COMen produktu berrien berri ematea...Postaz, posta elektronikoz, mezu laburren zerbitzuaren bidez (SMS) edota MMSz igorriko dira).

- YA.COMek, YA.COMen produktu edota zerbitzuen (telekomunikazioko zerbitzuak, informazioaren gizartearen zerbitzuak eta argazkilaritzarekin zerikusia duten produktuei buruzko merkataritza elektronikoa), merkataritza-jakinarazpenak igortzeko, postaz, helbide elektronikoz nahiz mezu laburren zerbitzuren bidez (SMS)edo MMSz.

BEZEROAK, bere datuak aurreko bi paragrafoetan adierazitako xedeetarako erabiltzeko eman duen baimena ezeztatu ahal izango du, eta datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu edota aurkatzeko eskubideak egikaritu ahal izango ditu, YA.COMen helbidera (Brusela etorbidea 20, Gorbea eraikina 4, 28108 Alcobendas (Madril)), hain zuzen ere, Aholkularitza Juridikoko arlora, "Datu Babesa" erreferentziarekin, BEZEROAK berak sinatutako gutuna bidaliz eta gutunarekin batera, NANen kopia irakurgarria igorriz eta YA.COMek eskaera bete duelako berrespena, edo, hala balegokio, eskaera osorik ez betetzeko zioak, bidaltzeko helbidea jakinaraziz.

Hamahirugarrena. Jakinarazpenak

Jakinarazpen guztiak, baita BEZEROAK ZERBITZUA baja hartzeko idatzitakoak ere, helbide honetara bidali behar zaizkio YA.COMi: Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid)..

Hamalaugarrena. Erreklamazioak

YA.COMek badu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua. Zerbitzu horren xede da BEZEROAK aurkezten duen edozein kexari, erreklamaziori nahiz kontratuko gorabeherari kasu egin eta irtenbidea ematea. BEZEROAK zerbitzu horrengana jo ahal izango du.

Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. BEZEROAK jakinarazten dion erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari erreferentzia zenbaki bat jarriko dio, eta zenbaki hori Bezeroari adieraziko dio.

Bezeroari jakinarazten zaio, orobat, eskubidea duela Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari egiaztagiria eskatzeko, BEZEROAK kexa edo erreklamazioa aurkezten duenean. Kexa edo erreklamazioa aurkeztu dela eta haren edukia zein den egiaztatuko du egiaztagiriak, eta egiaztatze horrek ahalbidetzen duen edozein euskarritan eman daiteke.

Erreklamazioak aurkezteko hiru bide daude: 902 902 902 telefono zenbakira deitzea (edo, aldaketarik izanez gero, horren ordez jartzen den telefono zenbakira); edo helbide honetara idaztea: Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid); edo posta elektronikogatik helbide honetara idaztea: acceso@ya.com.

BEZEROAK hilabeteko epea du kexa edo erreklamazioa egiteko, kexa edo erreklamazioa eragin duen gertaeraren berri duen unetik hasita. Behin erreklamazioa eginda, BEZEROAK, hilabeteko epean ez badu erantzun egokirik jasotzen YA.COMengandik, hurrengo idatz zatietan adierazitako bideetara jo ahal izango du.

BEZEROAK bere erreklamazioa aurkeztu ahal izango die kontsumoko arbitraje batzordeei, haien araudietan zehaztutako baldintzetan.

Baldin BEZEROAK edo YA.COMek arbitraje batzordeetara jotzea onartzen ez badute, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzara jo ahal izango du BEZEROAK, hiru hilabeteko epean, operadorearen erantzuna jasotzen duenetik -edo erantzun hori jasotzeko epea bukatzen denetik- zenbatzen hasita.

Era berean, jurisdikzio arruntean eskumena duten auzitegietara jo ahal izango du BEZEROAK.

Hamabosgarrena.-Zerbitzuak etetea.

YA.COM ek zerbitzua eten edo erabiltzailearekiko harremana ezeztatu ahal izango du berehala, baldin baldintza orokor hauen kontrako erabilera atzematen badu.

Hamaseigarrena. Cookieak erabiltzea

Bezero bakoitza ahalik eta azkarren identifikatuz ematen den zerbitzua arintze aldera, YA.COM ek cookieak erabiliko ditu. Zerbitzariak bezeroaren disko gogorrean sartzen dituen kodeak dira cookieak, bezeroa identifikatzeko helburuarekin. Cookieak bezero anonimo bati lotzen zaizkio, eta ez dute ahalbidetzen datu pertsonalak edo, oro har, disko gogorreko datuak eskuratzea. BEZEROAK ez badu nahi bere disko gogorrean cookierik instalatzea, nabigatzailea haiek ez jasotzeko konfiguratu behar du. Horrela, baina, YA.COM en zerbitzuen funtzionamendua lastertasun edo kalitate gutxiagokoa izan daiteke.

Hamazazpigarrena- Kontratuko hizkuntzak


Baldintza orokor hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz eta ingelesez eskura daitezke.

Hizkuntza horietako bertsioen artean desadostasunik gertatzen bada, gaztelaniazko bertsioa izango da beti nagusi.

VERSIÓN IMPRIMIBLE



© Copyright France Telecom España Internet Service Provider, S.A.U.