|
YA.COM TARIFA FINKOKO SARBIDE
ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA OROKORRAK + AHOTS
France Telecom España Internet Service Provider,
S.A.U. (lehen T-Online Telecommunications Spain,
S.A.U., aurrerantzean, YA.COM) enpresak, sozietate
helbidea "Avda. Bruselas, 20- 28108 (Alcobendas)
Madrid· duenak, eta A 82383415 identifikazio
fiskaleko zenbakia duenak, Oinarrizko telefono sarearen
bidez edo ISDN bidez Internetera sartzeko zerbitzua,
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua izenekoa,
eskuratzen dio bezeroari, baldintza orokor hauetan
ezarrita dauden baldintzetan.
BEZEROAK ondoko ekintza hauetako edozein (edo biak)
eginez gero, horrek berekin dakar Baldintza Orokor
hauek berariaz onartzea: kontratatze elektronikoaren
prozesuan "Onartu· botoia sakatzea, edo
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuari dagokion
edozein zordunketa ordaintzea.
BEZEROAK YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuaren
edozein modalitate kontrata dezake, baina soilik sorta
edo eskaintza komertzial (aurrerantzean, Eskaintza
Komertzialak) baten barruan; izan ere, eskaintzak
uneoro jarriko dira bezeroen eskura http://acceso.YA.COM
URLaren bitartez (aurrerantzean, Sarbide Orria).
Bezerotzat joko dira YA.COM Tarifa Finkoko Sartzeko
Zerbitzua erabiltzen edo eskatzen duten pertsona fisiko
edo juridiko guztiak, baldin eta ez badituzte komunikazio
sare publikoak ustiatzen edota publikoarentzat eskuragarri
diren komunikazio elektronikoko sistemak eskaintzen
edo birsaltzen. Horrez gain, YA.COMen zerbitzuak kontratatzeko
nahia eta ahalmen juridikoa izan behar ditu.
YA.COM ez da arduratuko BEZEROAK kontratazioa gauzatzean
emandako informazio faltsuaz.
Lehenengoa.- Xedea
Baldintza Orokor hauen xedea da zehaztea YA.COMek
Bezeroari zein esparrutan emango dion YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzua, eta, beraz, azken horrek
zein esparrutan erabiliko duen. YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzua Espainiako Estatuan baino ez
da eskainiko, eta zerbitzua eman ahal izateko ezinbesteko
baldintza da BEZEROAK bigarren baldintzan jasota dauden
aldez aurreko baldintzak bete ditzan.
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua Bezeroari,
azken bezeroa izaki, hark eskatutako modalitatearen
arabera eskaintzen zaio, kontratazio prozesuan adierazi
den instalazio helbidean bakarrik erabiltzeko. BEZEROAK
ezin die hirugarrenei birsaldu edo banatu, ez eta
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua instalatu
den helbidetik kanpo erabili ere.
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua Internetera
sarbide emateko konexioa izango da, BEZEROAK Telefónica
de España SAU sozietatearekin aldez aurretik
kontrataturik duen RTB edo ISDN linea baten bidez,
2.2 baldintzan ezarritakoari jarraituz.
Bigarrena.- Aldez aurreko baldintzak
Ondoren zehaztuta dauden baldintzak betetzea beharrezkoa
eta ezinbestekoa da YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide
Zerbitzua jaso ahal izateko:
2.1. Bezeroaren ekipo informatikoak bete beharreko
baldintzak. Gutxienez, honako ezaugarri hauek
izan beharko ditu:
· 233 Mhz ko Pentium prozesadorea, edo bizkorragoa.
· 32 MB ko edo gehiagoko RAM memoria.
· MODEM analogikoa edo ISDN teknologiakoa,
eta telefono konexio arrunt batekin bateragarriak
diren kontrolatzaileak (driverrak).
2.2. Bezeroaren telefono konexioak bete beharreko
baldintzak. BEZEROAK RTB edo ISDN telefono linea
analogikoa kontratatuta izan beharko du Telefónica
de España SA sozietatearekin.
2.3. Instalaziorako beste baldintzak batzuk.
· Modemaren konfigurazioa. Modemak
ongi funtzionatzeko, YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide
Zerbitzuaren eskakizunei jarraituz ongi konfiguratuta
egon behar du. Horretarako, besteak beste, YA.COM
ek adierazten duen telefono zenbakia ezarri beharko
da, haren bitartez Tarifa Finkoko Zerbitzuak eskaintzen
duen Interneterako konexioa egiteko. BEZEROAK berak
egingo du konfigurazioa ("autokonfigurazioa").
· YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua
harpidetzearen eraginkortasun data. YA.COM konpainiak
gehienez ere BERROGEITA ZORTZI (48) orduko epean emango
du YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuko sarbidea.
Hirugarrena.- YACOMFREE Interneterako
Sarbide Zerbitzuaren ezaugarriak
Eskaintzen den zerbitzua Internetera sarbide emateko
modem bidezko konexioa izango da, BEZEROAK bere telefonia
operadorearekin aurretik kontrataturik duen RTB edo
ISDN linea baten bidez:
3.1. Abiadura: YA.COMek, hainbat eskaintza
komertzialen barruan eskainiko du YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzua, honako abiadura modalitate
hauetan:
Modalitatea Saretik Bezerora jaisteko abiadura Bezerotik
sarera igotzeko abiadura
24h tarifa finkoa 64 kbs / 56 Kbs 64 kbs / 56 Kbs
Eguneko tarifa finkoa 64 kbs / 56 kbps 64 kbs / 56
Kbs
3.2. Ordutegia: YA.COMek, hainbat eskaintza
komertzialen barruan eskainiko du YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzua, honako ordutegi modalitate
hauetan:
24 Orduko Tarifa Finkoaren modalitatea: eguneko HOGEITA
LAU (24) orduetan dago sarbidea.
Eguneko Tarifa Finkoaren modalitatea: sarbidea dago
ZORTZIETATIK (8:00) HOGEIAK (20:00) arte.
3.3. Eskaintza Komertzialetako modalitateen
prezioei dagokienez, sarbide orrian eskura daitezke,
zerbitzua kontratatzean. Etengabe eguneraturik egoten
dira prezio horiek.
3.4. IP (Internet Protokoloa) Konexio Modalitatea:
IP helbide finkoa edo dinamikoa.
3.5. Laguntza Teknikoa:YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide
Zerbitzuak barne hartzen du Laguntza Teknikoko Zerbitzua,
8:00etatik 24:00etara.
3.6. Hasierako konexio epea: Zerbitzuaren
hasierako konexio epea 30 (hogeita hamar) egunekoa
izango da gehienez.
3.7. Eskaintzen den mantenimendua: YA.COM-ek
bezeroari eskeintzen dio Satelite bidezko YA.COM-en
Banda zabaleko zerbitzuaren mantenimendu integrala,
zeinetan barnebiltzen den datu linea, konektibitatearentzat
beharrezkoa den ekipamendua eta sare sarbidea.
Era/edu berean, barne daude konektibitatearentzat
beharrezkoak diren osagai guztien konfiguraziorako
euskarriak: CPE-aren(router) oinarrizko eta konfigurazioa
aintzindaria, bezeroaren sistema operatiboaren TCP/IP
zerbitzuen konfigurazioa, YA.COM-ek hornitutako konexio
kit-aren konponenteen software/hardware-aren instalakuntza
beharrezkoa balitz eta bere kasuan, Zerbitzuarekin
batera, emango diren balio erantzidun zerbitzuen euskarria
( posta kontuak, hosting, e.a.).
Zerbitzu hauetariko baten matxuratzea gertatzen bada,
behin Bezeroak Bezeroaren Harreta Zentruari matxuratzea
jakinarazita, YA.COM-ek integralki/osoki kudeatuko
du, YA.COM-ek emango duelarik ebazpenaren berri behin
hau gertatu denean.
Laugarrena.- Zerbitzu gehigarriak
Horrez gain, YA.COMek Bezeroa YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzuaz hornitzeko eskaintzen dituen
Eskaintza Komertzialetan beste hainbat Zerbitzu gehigarri
ere eskura daitezke. Zerbitzu gehigarri horiek arautzen
dituzten baldintzak harpidetzeko Kontratu hau izenpetu
behar da, eta Sarbide Orriaren bitartez ere egin daiteke.
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuan barne
hartzen diren zerbitzu gehigarriak, kontratu hau izenpetzen
den unean automatikoki kontratatzen eta onartzen direnak,
honako hauek dira:
4.1. Posta Elektronikoko Kontu Zerbitzua. YA.COM
Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua kontratatzean,
YA.COMek Posta Elektronikoko Kontu Zerbitzua jartzen
du bezeroen eskura, kostu gehiagorik gabe.
4.2. IP finkoaren zerbitzua: YA.COMek Bezeroen
eskura jartzen du IP finkoa esleitzeko zerbitzua.
Horrek, Eskaintza Komertzialean uneoro adierazten
den kostua izango du. Honako hauek dira zerbitzuaren
ezaugarriak:
(i) YA.COMek IP helbidea emango dio Bezeroari, erabil
dezan, eta hori esleituko zaio konexio bakoitzean.
Bezeroa ez da IP helbidearen titularra izango.
(ii) YA.COMek esklusiboki Bezero horri gordeko dio
IP helbidea.
(iii) Hala ere, YA.COMek emandako IP helbidea aldatu
egin dezake, zerbitzuaren behar teknikoei erantzuteko
ohiz kanpoko neurri gisa, eta 15 (hamabost) egun
lehenago jakinarazita, betiere. Kasu horretan, BEZEROAK
jarraibide zehatzak jasoko ditu IP helbidea aldatzean,
eragozpenik sor ez dadin.
4.3. Hosting Zerbitzua: YA.COMek, une bakoitzean
dauden Eskaintza Komertzialen barruan, kostu gehigarririk
gabe jartzen du Bezeroaren eskura webgune pertsonaletarako
jakineko espazioa. Horren transferentzia tasaren gehieneko
kontsumoa (bandaren zabalera) megabyte 1 (bat) izango
da bistaraturiko webgune bakoitzeko. Honako baldintza
hauek betez eskainiko da zerbitzua:
4.3.1. Zerbitzuaren deskribapena:
Bezeroaren informazioa edo Bezeroari zabaltzea baimendutako
informazioa gordetzeko zerbitzua, haren eskura jarritako
YA.COMen zerbitzari batean, Kontratua indarrean
den bitartean. Zerbitzu hau YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzuaren Zerbitzu Gehigarria da,
horrela ezartzen duten eskaintzen barrukoa. Horregatik,
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuarekin
batera baino ezin izango da kontratatu, eta sorta
edo eskaintza komertzial horien barnean. Zerbitzuak
honako ezaugarri hauek ditu:
· Konektibotasuna:
- Konektibotasun erredundantea:
- Presentzia puntua Espanixen
· YA.COMen instalazioek ondoko baldintzak
izango dituzte:
- Hozte sistema
- Sua detektatzeko sistema
- Elikatze bikoiztuko sistemak
- Lokalerako sarbide mugatua: pertsona baimenduentzat
baino ez
- Segurtasunaren etengabeko zaintza (24 ordu)
- Erredundantziazko egitura su ebakietan
· Zerbitzariak mantentzea:
Zerbitzaria mantentzeko gastua YA.COMek ordainduko
du, BEZEROAK arduragabe jokatu duenean edota zerbitzarian
kalteren bat sor dezakeen aplikazioren bat sartu
duenean izan ezik. Kasu horietan, Bezeroa izango
da YA.COMi eragindako kalteen eta galeren erantzule.
· Zerbitzu maila
- YA.COMek hitzematen du albait ahalegin
handiena egingo duela informazioa behar bezala gorde
dadin bermatzeko, Interneten erabiltzaileen eskura
etengabe egon dadin kontratu hau indarrean den artean.
- Hala ere, YA.COM ez da informazio horren eskuragarritasuna
etetearen arduraduna izango, baldin eta ezinbestean
edo YA.COMen kontroletik kanpo gertatu bada.
- YA.COMek aldi baterako eten ahal izango du zerbitzarietan
informazioa gordetzeko zerbitzua, edota informazioa
Interneten erabiltzaileen eskura jartzeko zerbitzua,
segurtasun arrazoiak edota YA.COMen baliabide informatikoak
berriro egituratzea direla medio; betiere, gordetzeko
eta informazioa Interneten bidez eskuratzeko zerbitzuak
hobetzeko bada. Nolanahi ere, YA.COMek ahalegin
handia egingo du etenaldi horiek Bezeroari albait
gutxien eragin diezaioten. YA.COMek ez du erantzungo
etenaldi horiek sortutako kalteen aurrean, baldin
eta Bezeroari gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazi
bazaizkio.
- Zerbitzaria BEZEROAK kudeatzen duen kasuetan,
YA.COM ez da zerbitzuaren eskuragarritasunaren edo
bestelako zerbitzu elkartuen arduraduna izango.
4.3.2. Bezeroaren betebeharrak: BEZEROAK
hitzematen du, kontratua indarrean dagoen bitartean,
zerbitzua behar bezala erabiliko duela eta indarrean
diren arauak beteko dituela uneoro.
· BEZEROAK onartzen du YA.COM dela kontratu
honetako prestazioak garatzen eta gauzatzen erabiliko
diren metodoen, ezagutzen, trebetasunen eta prozeduren
jabea. Halaber, Bezeroa izango da edukien gaineko
irudi eskubideen, jabetza intelektualaren, jabetza
industrialaren edo bestelako jabetzen titularra,
edo dagozkion lizentziak edo erabilera eskubideak
izango ditu. Hartara, BEZEROAK YA.COM salbuetsi
egiten du hirugarrenengandik etor daitezkeen erreklamazioetatik.
· Kontratua indarrean sartzen denean, BEZEROAK
harremanetarako pertsona bat izendatuko du, Bezeroaren
izenean erabakiak hartzeko ahalmena izango duena,
eta YA.COMekin hitz egingo duen bakarra izango dena.
· BEZEROAK hitzematen du kontratu honek sortzen
dituen beharrak bete daitezen laguntza, datuak,
zehaztasunak eta dokumentuak eskuratuko dituela.
· Bezeroa hor datuak sartzeko, edota lehendik
daudenak aldatzeko edo ezabatzeko baino ez da sartuko
YA.COMen zerbitzarian bide telematikoen bitartez
. Horretarako, YA.COMek Bezeroari erabiltzaile izena
eta pasahitza emango dizkio, urrutitik sartzea ahalbidetze
aldera.
· Zerbitzaria on ustearen aurka erabiltzea
debekatuta dago, zehazki, honako hauek daude debekatuta,
den-denak adierazten ez badira ere:
- Espainiako legeen aurkako erabilera
edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituena.
- YA.COMen ustetan bortitzak, lizunak, abusuzkoak,
legez kanpokoak, arrazakeriazkoak, xenofoboak edo
difamaziozkoak diren edukiak argitaratzea edo bidaltzea.
- Crack ak, programen serie zenbakiak, edo hirugarrenen
jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten
bestelako edukiak.
- Beste erabiltzaileen datu pertsonalak biltzea
eta erabiltzea haien berariazko baimenik gabe, edo
Datu Pertsonalak Babesteko Legearen (15/1999 Lege
Organikoa, abenduaren 13koa) aurka.
- Zerbitzaria honako hauek egiteko erabiltzea: spamming
a (mezu baztergarriak, komertzialak nahiz bestelakoak
era masiboan bidaltzea); mail bombing a (mezu handiak
bidaltzea zerbitzaria blokeatzeko); eta phising
a (iruzurraren eta engainuaren bitartez informazio
pertsonala eskuratzea, hala nola pasahitzak edo
kreditu txartelen xehetasunak).
4.3.3. YA.COMek bere zerbitzarietan gordetzen
diren edukiak ezabatzeko ahalmena du, baldin eta
klausula honetan jasota dagoena urratzen badute.
Era berean, beharrezkotzat jotzen duen beste edozein
neurri hartu ahal izango du, atzemandako legez kontrako
ekintzak edo arau hausteak gertatzen jarrai dezan
saihesteko, Bezeroari aldez aurretik jakinarazi
behar izan gabe.
4.3.4. YA.COM zerbitzarian gordeta dagoen
informazioa Bezeroarena izango da xede guztietarako,
eta hori izango da haren erantzule bakarra, informazioaren
gizarteko zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren
34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 16. artikuluarekin
bat.
Eskaintza Komertzialek barne hartzen dituzten Zerbitzu
Gehigarriak, Sarbide Orriaren bitartez bereizita
kontratatu behar direnak, honako hauek izan daitezke:
4.4. Security Suite Segurtasun Informatikoko zerbitzua:
Une bakoitzean diren Eskaintza Komertzialen barruan,
YA.COMek Security Suite Segurtasun Informatikoko zerbitzua
jar dezake Bezeroaren eskura. Zerbitzu hori ematea
arautzen duten baldintza partikularrak Bezeroen Gunean
daude ikusgai, YA.COMen Sarbide Orrian (www.YA.COM).
Gune hori BEZEROAK une bakoitzean kontratatuta dituen
zerbitzuei loturiko gaiak kudeatzeko baliatzen da.
4.5. Domeinua eta Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua:
Une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan,
YA.COMek berezko domeinua jar dezake Bezeroen eskura
(aurrerantzean, "zure domeinua"), eta mota
hauetakoren batekoa izango da, BEZEROAK aukeratuta,
betiere: .com, .net, .org, .biz, .info, .es. YA.COM
en Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua arautzen duten Baldintza
Partikularrak Sarbide Orrian daude, YA.COM Domeinuen
Dendan, hain zuzen. Zerbitzu Gehigarri hau barne hartzen
duten Eskaintza Komertzialen bitartez eskuratu ahal
izango da.
4.6. Aurrehautaketa edo Zuzeneko Markatze bidezko
Ahots Zerbitzua: ADSLrako une bakoitzean dauden
Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek Ahots Zerbitzua
jar dezake Bezeroen eskura, zuzeneko sarbidearekin,
alegia, aurrehautaketaz edo zuzeneko markatzeaz. Zerbitzu
hori YA.COMek hornituko du. Zerbitzu honi ezartzen
zaizkion Baldintza Partikularrak Bezeroaren eskura
jarriko dira, eta BEZEROAK berariaz eta Baldintza
Orokor hauetatik bereizita onartu behar ditu Zerbitzua
kontratatzen den unean.
Bosgarrena. Alderdien betebeharrak
5.1. YA.COMen betebeharrak.
BEZEROAK Alde Aurreko Baldintzak betetzen dituela
egiaztatzen den unetik aurrera (aurrerantzean, Zerbitzua
Aktibatzeko Data), YA.COMek honako betebehar hauek
izango ditu:
· Bezeroari YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide
Zerbitzua ematea, dokumentu honetan eta BEZEROAK
kontratatutako Eskaintza Komertzialean azaltzen diren
baldintzekin bat.
· Bezeroei kontratua suntsitzeko aukera eskaintzea,
gasturik gabe, baldin eta zerbitzua emateko behar
diren elementuak jasotzen diren unetik zenbatzen hasi
eta 7 (zazpi) eguneko epean, BEZEROAK zuzenbidez onartzen
den edozein eratan adierazten badu kontratua suntsitu
nahi duela. Kasu horretan, BEZEROAK jaso dituen elementu
guztiak itzuli behar ditu.
· Hala badagokio, YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzuarekin batera kontratatu dituen
Zerbitzu Gehigarriak Bezeroari eskuratzea.
· Laguntza Teknikoko zerbitzua ematea 8:00etatik
24:00etara, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren telefonoaren
bitartez. Horren zenbakia zerbitzuaren instalazio
gidarekin batera emango zaio Bezeroari.
· Bezeroentzako Arreta Zerbitzua izatea, 902
902 902 telefono zenbakian, 8:00etatik 24:00etara.
Telefono zenbaki horren bitartez, BEZEROAK eskura
dituen zerbitzuei buruzko edozein informazio eskatu
ahal izango du, bai eta zer prozedura jarraitu behar
duen galdetu ere, emandako zerbitzuarengatik erreklamaziorik
edo kexarik aurkeztu nahi izatekotan.
· YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua
BEZEROAK kontratatutako ordutegian erabilgarri egon
dadin bermatzea, mantentze lanengatik aldi batez eteten
den kasuetan izan ezik.
Ahal den heinean, behar adinako aurrerapenarekin
jakinarazi behar dira etenaldi horiek Zerbitzuaren
Sarbide Orriaren edo helbide elektronikoaren bitartez.
Ezin izango da eskatu YA.COMek betebehar hori bete
dezala, baldin eta ezinbesteko arrazoiak gertatzen
badira edota zerbitzua eskaintzeko oinarri gisa jarduten
duen datu sarea nahi gabe eta haren kontrolaz kanpo
erortzen bada.
· Komunikazioetan isilpea gordetzea eta bermatzea,
dagokion justiziako edo administrazioko aginpideak
eskatzen duen kasuetan izan ezik. Kasu horretan, horiek
eskatzen duten informazioa emateko eskubidea du Bezeroari
jakinarazi behar izan gabe.
5.2. Bezeroaren betebeharrak
Zerbitzua Aktibatzeko Dataz geroztik, BEZEROAK honako
betebehar hauek izango ditu:
· BEZEROAK kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren
baldintzetan zehazten den aldian kontratua mantentzea.
· YA.COM Tarifa Finkoko sarbide-zerbitzuagatik
zor diren zenbatekoak ordaintzea, BEZEROAK kontratatutako
merkataritza-eskaintzan zehaztu direnaren arabera.
· YA.COMi itzultzea aplikatutako deskontuak,
Baldintza Orokor hauetako Zazpigarren Klausulan nahiz
BEZEROAK YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua
kontratatzeko erabili duen Eskaintza Komertzialean
xedatutakoarekin bat.
· YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua
legearen aurka edo Baldintza Orokor hauen aurka ez
erabiltzea. Zehazki, Debekatuta dago BEZEROAK YA.COM
Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua erabiltzea honako
hauek gauzatzeko: legez kontrako ekintzak; eskatu
ez diren publizitateko mezuak edo mezu komertzialak
bidaltzea (spam a); jabetza intelektualaren, patenteen
eta marken gaineko legedia urratzea; eta BEZEROAK
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua erabiltzean
aplikagarria den lege oro urratzea.
· BEZEROAK ez du YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzua hirugarrenei birsaltzeko erabili
behar, ez eta lagatzeko edo ustiaketa komertziala
egiteko ere, baldin eta ez badu YA.COMen berariazko
baimen idatzirik.
· Emandako pasahitzak eta Bezero identifikadorea
gordetzea eta babestea. Hortaz, BEZEROAK bere gain
hartzen ditu pasahitz horiek gaizki erabiltzean edo
ezagutzera ematean eragiten diren kalte eta galera
guztiak. BEZEROAK edozein unetan aldatu ahal izango
du pasahitza.
· Hari gabeko konexioa jagon eta babestea,
hala balegokio, hirugarrenek, BEZEROAK Internetera
sartzeko kontratatutako banda-zabalerari onura ateratzen
edo bezeroaren ekipamendu informatikoko informazioa
eskuratzen dihardutenean, egin ditzaketen konexioen
ondorioen erantzulea izanik.
Seigarrena. Kontratuaren iraupena
eta bukaera
Kontratuaren iraupena zehazgabea da. Halaber, nahitaezkoa
den hasierako epea izan dezake, bezeroari harpidetzen
duen Eskaintza Komertzialean adieraziko zaio (aurrerantzean,
Hasierako Nahitaezko Aldia), Zerbitzua Aktibatzeko
Datatik zenbatzen hasita. Kasu horretan, kontratua
iraungitzen denean, automatikoki berrituko da, urtebeteko
aldietan, baldin BEZEROAK berariaz aurkakoa jakinarazten
ez badu berritze data baino HAMABOST (15) egun lehenago.
Hasierako Nahitaezko Aldia igarotzen denean,
BEZEROAK, Zazpigarren Baldintzan adierazten diren
aplikatutako deskontuak itzuli gabe, edozein unetan
eskatu ahal izango du borondatezko baja YA.COM
Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuan, ondorengo paragrafoan
zehazten diren baldintzetan:
Zerbitzuaren borondatezko baja BEZEROAK berak jakinarazi
ahal izango du, ondorengo edozer prozedura erabilita,
bajaren data eraginkorra baino HAMABOST (15) egun
lehenago, gutxienez: I) YA.COM era idatzizko jakinarazpena
eta Nortasun Agiri Nazionala bidaliz: 1058 posta kutxa,
28108 Alcobendas (Madrid) II) Bezeroarentzako Arretarako
telefono zenbakira deituz: 902 902 886. Bertan datu
pertsonalak eman (izena, helbidea, NAN, etab.), eta
Zerbitzua uzteko borondate argia adierazi behar da,
emango diren argibideak jarraituta III) Bezeroarentzako
Arretarako web orrian, horretarako jarritako espazioan,
formularioa datu pertsonalekin eta Zerbitzua uzteko
borondate argiaren adierazpenarekin betez, emango
diren argibideak jarraituta
Hasierako Nahitaezko Aldian baja ematekotan,
aplikatutako deskontuak itzuliko dira, Zazpigarren
Baldintzan adierazitakoarekin bat.
YA.COM Tarifa Finkoko sarbide-zerbitzuko eta, hala
balegokio, zerbitzu gehigarrietako baja, BEZEROAK
eskatzen duenetik hamabost egunetara emango da benetan.
Bajako benetako egunetik fakturazio-epeko azken egunera
arte kobratutako zerbitzuari edo zerbitzuei dagozkien
zenbatekoak itzuliko ditu YA.COMek.
YA.COMek ez badu betebeharretako bat betetzen, BEZEROAK
berehala eta era frogagarrian jakinarazi beharko dio.
Jakinarazpenetik HAMABOST (15) egun igaro eta YA.COMek
betebehar hori bete gabe jarraitzen badu, BEZEROAK
kontratua amaitutzat jotzea erabaki dezake, Zazpigarren
Baldintzari dagozkion aplikatutako deskontuak itzuli
behar izan gabe. Bi Alderdiek adosten dute hori izango
dela ondorio bakarra kontratua arrazoi horrengatik
suntsitzen denetan.
YA.COMek YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua
eteteko eskubidea du, edota Bezeroarekiko harremana
berehala bertan behera uzteko eskubidea, baldin eta
atzematen badu zerbitzua Baldintza Orokor hauetan
jasota dagoenaren edo indarrean den legediaren aurkakoa
dela, edota BEZEROAK ez badu ordaintzen ordaindu beharreko
zenbatekoren bat.
Zazpigarrena. Baldintza Ekonomikoak
7.1. BEZEROAK honako hauek ordaindu behar dizkio
YA.COMi YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuaren
truke:
· Hasierako alta kuota, YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzuan alta ematean. BEZEROAK
hilabeteko lehen kuota finkoarekin batera ordainduko
du. Hala ere, BEZEROAK kontratatu duen Eskaintza Komertzialean
hasierako alta kuotarako deskontuak ezarrita badaude,
aplikatu ahal izango dira.
· Hilabeteko kuota finkoa. BEZEROAK
hilabete aurreratuka ordainduko du. Hilabeteko kuota
finko hori BEZEROAK kontratatzen duen YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzuaren ezaugarrien araberakoa
izango da.
· Egindako kontsumoagatiko edo deskargatutako
bolumenagatiko gastuak, BEZEROAK aukeratutako
modalitatearen arabera.
· Baja izapidetzeko gastuak. Eskaintza
Komertzialean daude zehaztuta. BEZEROAK Zerbitzuan
baja ematea eskatzen duen unean ordaindu behar ditu.
· Horrez gain, BEZEROAK kontratatzen duen
Eskaintza Komertzialaren barruan sar daiteke BEZEROAK
Konexio Hardwarea, Konexio Osagarriak eta beste edozein
ekipamendu informatiko erostea. Gailu horien prezioa
BEZEROAK ordaindu beharreko hilabeteko kuota finkoan
sar daiteke edota hilabeteko lehen kuotarekin batera
aldi bakarrean ordaindu beharreko zenbateko bakarra
izan daiteke, BEZEROAK kontratatutako Eskaintza Komertzialean
horretarako deskontuak egoten badira izan ezik, hasierako
aldian BEZEROAK baja ez emateak baldintzatuta, betiere.
· Abonu-kuota: YA.COMek ez du abonu-kuotagatiko
zenbatekorik kobratuko.
· Besterik adierazi ezean, ordainketa guztiak
banku helbideratzez egingo dira. Hala ere, Bezeroentzako
Arreta Zerbitzura deituz (902 024 084), BEZEROAK bestelako
ordainketa erak erabili ahal izango ditu fakturak
ordaintzeko.
· BEZEROAK YA.COMi, hasierako alta-kuotagatik,
hileko kuota finkoagatik, egindako kontsumoengatik,
eta hala balegokio, konexio-hardwareagatik edota konexio-osagarriagatik
edota ekipamendu informatikoagatik ordaindu beharko
dizkion berariazko zenbatekoak, YA.COMek merkataritza-eskaintza
bakoitzarentzat argitaratutako tarifa-tauletan ezarritakoak
izango dira, hain zuzen ere, http://www.acceso.YA.COM/tarifas
URLaren bitartez unean ezarritakoak, eta YA.COMek
bezeroari modu telematikoan fakturatuko dizkio, indarreko
legeriaren arabera.
7.2. BEZEROAK ez badu ordaintzen aipatutako
zenbatekoren bat, YA.COMek YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzua aldi baterako eteteko eskubidea
du. YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua
eteten den unetik HAMABOST (15) egun igarotakoan,
BEZEROAK ez baditu ordaindu zor dituen zenbatekoak,
YA.COMek Zerbitzua behin betikoz eten dezake. Kasu
horretan, kontratua amaitutzat joko da, Bezeroari
egotz dakiokeen kausa dela medio.
7.3. Aplikatutako deskontuak itzultzea: kontratua
YA.COMi egotzi ezin zaion kausarengatik amaitzekotan
(BEZEROAK ez dituelako kontratuan jasota dauden betebeharrak
bete edota Hasierako Derrigorrezko Aldian BEZEROAK
borondatezko baja eskatu duelako) BEZEROAK YA.COMi
itzuli egin beharko dizkio, Baldintza honetan jasota
dagoenarekin bat, Eskaintza Komertzial bakoitzean
zehaztutako baja bideratzeko gastuak, bai eta aplikatutako
deskontuak ere. Itzuli behar den zenbatekoa kalkulatzeko,
BEZEROAK gutxiago ordain dezan kontratua indarrean
denbora luzeagoz izan badu, segidan zehazten diren
zenbatekoetatik txikiena hartuko da:
· BEZEROAK Eskaintza Komertzialaren ondorioz
izan dituen deskontuen zenbatekoari dagokiona, baldin
deskontuetarako baldintza Hasierako Nahitaezko Aldian
(urtebete, Eskaintza Komertzialean besterik adierazi
ezean) Bezero gisa irautea bazen. Kasu horietan, honako
hauek joko dira deskontutzat: YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzuan alta kuotarik ez ordaintzea;
konexio ekipamendua dohainik eskuratzea nahiz kontratatu
den Eskaintza Komertzialean sar daitezkeen bestelako
onurak.
· Edota Hasierako Nahitaezko Aldia osatu bitartean
falta diren gainerako kuotak.
7.4. Zerbitzua ez Aktibatzea: YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzua ez bada aktibatzen Konexio
Hardwarea ezin izan delako entregatu Bezeroari egotz
dakizkiokeen arrazoiengatik, aipaturiko Hardwarea
kontratatzean BEZEROAK adierazitako helbidean YA.COM
entregatzen saiatzen den lehen alditik HOGEITA HAMAR
(30) egun natural igarotakoan, BEZEROAK YA.COMi ordaindu
egin beharko dizkio YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide
Zerbitzuan alta kudeatzeko izan dituen gastuak.
Gastu horien zenbatekoa Eskaintza Komertzial bakoitzean
adieraziko da, <http://www.acceso.YA.COM/tarifas>
URLan.
Zortzigarrena. Erantzukizunak
8.1. Komunikazioak. YA.COMek, indarrean den
legediaren arabera, eska daitezkeen neurriak eta baliabide
teknikoak onartuko eta instalatuko ditu, YA.COMen
sarean komunikazio isilpea eta zerbitzuaren segurtasuna
bermatze aldera.
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza
Elektronikoaren 34/2002 Legeko (2002ko uztailaren
11koa) 14. artikuluarekin bat, YA.COM ez da arduratuko
erabiltzaileen sarearen bitartez bidaltzen duten informazioaz,
datuak zerbitzuaren hartzaileak ematen dituen kasuetan.
8.2. Zerbitzuaren kalitatea. YA.COMek hitzematen
du BEZEROAK kontratatzen dituen zerbitzu guztietako
kalitate maila beteko duela, legeetan xedaturik dauden
parametroekin eta metodoekin bat.
YA.COMek bezeroari kalte-ordaina emango dio, fakturazio-aldi
batean zerbitzua 24 ordutik gora aldi baterako eteten
badu. BEZEROAK berari jakinarazten dizkionetik hasita
zenbatuko dira orduak, eta YA.COMi egotz dakizkiokeen
zioengatik gertatu beharko da etendura. BEZEROAK zenbateko
hauxe jasoko du: zerbitzua eten delako aldiaren zati
proportzionalari dagokion zenbatekoa gehi % 10. Zenbateko
honek ezingo du hileko bati dagokion zenbatekoa gainditu.
BEZEROAK, fakturatutako aldia bukatu eta bi asteko
epearen barruan eskatu beharko du kalte-ordaina ezartzea.
YA.COMek datozen fakturazio-aldietan ezarriko du.
8.3. Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak
8.3.1. Fakturazio-aldiak dirauen bitartean,
BEZEROAK, Internetera sartzeko zerbitzuaren aldi
baterako etenaldiak jasaten baditu, operatzaileak,
YA.COM Tarifa Finkoko sarbide-zerbitzuari dagokion
hileko kuotaren zenbatekoa itzuli beharko dio abonatuari,
etenaldiaren iraupenagatik hainbanaturik. YA.COMek,
hortaz, kalte-ordaina emango dio automatikoki Bezaroari,
hain zuzen ere, hurrengo fakturazio-aldiaren fakturan,
zerbitzuaren etenaldiak euro batetik gorako ordaina
izateko eskubidea ekartzen badu.
8.3.2. Ez da aurreko atalean adierazitakoa
ezarriko, aldi baterako etenaldia honako zio batek
eraginda geratzen bada:
i. BEZEROAK kontratuko baldintzak betetzen ez
baditu (ez-betetze larria).
ii. Abonatua, indarreko arauen arabera ebaluatu
ez diren teminal-ekipamenduetara konektatuta egoteagatik
gertatzen badira kalteak sarean.
8.3.3. Klausula honetan ezarritako ordaina,
azken erabiltzaileei egin dakizkieken kalteengatiko
erantzukizunaren kalterik gabe ulertzen da, Komunikazio
elektroniko zerbitzuak emateko, zerbitzu unibertsalerako
eta erabiltzaileen babeserako baldintzei buruzko
Arautegiaren (apirilaren 15eko 424/2005 Errege Dekretuak
onetsi zuena) 102.3. artikuan ezarritakoa betez
eskatuko baita.
8.4. Datu pertsonalak: YA.COMek legeak eskatzen
dituen segurtasun neurri guztiak hartu ditu, BEZEROAK
ematen dituen datu pertsonalak babeste aldera. Bezeroa
8.5. Erabilgarritasuna YA.COMek Bezeroen eskura
jartzen dituen lotura gailuen xede bakarra Bezeroei
Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzea
erraztea da. YA.COMek ez du bermatzen zerbitzua egokia
denik kontratatzen den zerbitzua gainditzen duten
zerbitzuetarako, ez eta Interneteko webgune guztietan
sartzeko ere. YA.COMek ez ditu eskaintzen edo merkaturatzen
esteketan eskuragarri dauden produktuak eta zerbitzuak,
eta ez du ardurarik bere gain hartzen produktu edo
zerbitzu horiengatik.
8.6. Erabilera eta Edukiak. YA.COMek zerbitzua
eman baino ez du egiten; alegia, ez du kontrolatzen
BEZEROAK zer erabilera ematen dion YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzuari.
Ildo horretan, YA.COMek ez ditu bere gain hartzen
BEZEROAK Baldintza Orokor hauen edo legeen aurkako
erabilera edo edukiak. Hartara, Bezeroa da baldintza
hauen edo legearen aurkako erabileren erantzule, bai
eta Zerbitzu Gehigarrietan erakuts daitezkeen edukien
egiazkotasunaren edo zilegitasunaren aurkako erabileren
erantzule ere.
YA.COM, zuzenean nahiz hirugarrenen jakinarazpenen
edo eskaeren bitartez, jabetzen bada indarrean diren
legeen edo Baldintza Orokor hauen aurkako edukiak
daudela, edo iruzurrezko, legez kanpoko edo YA.COM
Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuaren (Zerbitzu
Gehigarriak barne) baimenik gabeko helburuetarako
erabili dela, YA.COMek eskubidea du YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzua erabat edo zati batean
eteteko, Zerbitzu Gehigarriak barne, eta, horretarako,
ez du Bezeroaren aurretiko baimenik beharko. Legea
hausten duten edukiak ezabatu egingo dira, edota beharrezkotzat
jotzen diren bestelako neurriak hartuko dira, legez
kanpoko ekintzak edo legea urratzen duen atzemandako
ekintzak iraun dezan saiheste aldera.
BEZEROAK ezin izango du inolaz ere kontratatutako
Eskaintza Komertzialean baimentzen den transferentzia
tasatik (banda zabaleraren kontsumoa) atera, ez gainetik
ez behetik. Horren harira, YA.COMek ez du utziko BEZEROAK
ADSL konexioa edota Zerbitzu Gehigarri bat edo guztiak
erabil ditzan hainbat ezaugarrirengatik (tamaina,
formatua eta abar) Zerbitzu Gehigarriek funtziona
dezaten zailtzen duten elementuak bidaltzeko edo hedatzeko.
8.7. Horrez gain, YA.COMek administrazioko
edo justiziako agintariei legez kanpoko jarduerak
izan daitezkeenak jakinarazteko ahalmena izango du,
aurretik Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.
8.8. Birus informatikoak. YA.COMek ez du kontrolatzen
edo bermatzen hirugarrenek bere atari sarean eskaintzen
dituzten zerbitzuetan ez denik Bezeroaren sistema
informatikoa (softwarea eta hardwarea) edo horretan
gordetako dokumentu eta fitxategiak kalte ditzakeen
birus informatikorik egongo.
Bederatzigarrena. Jabetza Intelektuala
eta Industriala
BEZEROAK onartzen du YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide
Zerbitzua harpidetzean eskura ditzakeen irudiak,
diseinuak, marrazkiak, edukiak, logoak, markak eta
Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken legediak
babes dezakeen bestelako edozein produktu YA.COMenak
direla, edota horien titularrenak (hirugarrenak).
BEZEROAK hitzematen du YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide
Zerbitzua eskubide horiek errespetatuz erabiliko
duela.
BEZEROAK YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua
kontratatzeak ez du inolaz ere berekin ekartzen YA.COMek
Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken gaineko
eskubideak lagatzea. YA.COMek debekatu egiten du Zerbitzua
zuzenean edo zeharka erabiltzea Jabetza Intelektualaren,
Patenteen eta Marken gainean aplika daitezkeen legeen
aurka egiten duen edozein eratan. Hartara, horrela
jardutea eta horren ondorioak Bezeroaren ardura baino
ez dira, eta inolaz ere ez dute YA.COM kaltetuko.
Hamargarrena. YA.COM Tarifa Finkoko
Sarbide Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza Orokorrak
Aldatzea.
YA.COMek edozein unetan aldatu ahal izango ditu Baldintza
Orokor hauek, edota erabilerarako beste baldintza
batzuk gehitu, indarrean den legediarekin bat, betiere.
Horretarako, YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzuaren
Sarbide Orrian horren berri eman behar da, eta eragindako
azken erabiltzaileei jakinarazi behar zaie, HOGEITA
HAMAR (30) eguneko aurreabisu epean. Aldaketa horiek
indarrean sartzen diren unetik baino ez dira aplikatuko.
BEZEROAK kontratua bukatu baino lehen suntsitu ahal
izango du kontratu hori, zenbatekorik ordaindu behar
izan gabe, baldin ez baditu Baldintza Orokorren aldaketak
edo baldintza berriak onartzen.
Hamaikagarrena. Aldaketa Teknologikoak
YA.COMek nahi hainbat aldaketa sartu ahal izango
ditu Bezeroaren sistemetan eta instalazioetan, bai
eta bere sareetan bertan ere. Aldaketa horiek legeek
hala eskatzen dutelako, zerbitzuaren kalitate teknikoa
mantentzeko edo hobetzeko -betiere, aldaketa horiek
ez badituzte kontratatu den Zerbitzuko funtsezko alderdiak
aldatzen- egingo dira. Kasu horietan, aurretik Bezeroari
jakinarazi behar zaio.
Hamabigarrena. Datu pertsonalak babestea.
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua kontratatzearen
ondorioz, Bezeroa jakitun da eta onartzen du berak
YA.COMi emandako datu pertsonalak YA.COMen ardurapean
den datu pertsonalen fitxategi batean tratatuko direla.
Fitxategi horren xedea izango da kontrataturiko zerbitzua
administratzea eta zerbitzuari lotutako gertakariak
kudeatzea. YA.COMek, orobat, Bezeroari jakinarazten
dio ezen, zerbitzua egitearen behar teknikoak direla
kausa, YA.COMen zerbitzarira sartzean, IP zenbaki
bat esleituko zaiola (BEZEROAK kontrataturiko modalitatean).
IP horrek, zerbitzari horretara egiten dituen sarraldiak
erregistratuko ditu. IP zenbaki hori, era berean,
YA.COMek gordeko du, konpainia honek aipatu xedeak
bete ahal izan ditzan; bai eta agintariek, euren eskumendean
dituzten zereginak eginez, Bezeroari buruzko informazioa
eskatzeko egiten dituzten eskaerak betetzeko ere,
halako eskaerarik izanez gero.
YA.COM Tarifa Finkoko Sarbide Zerbitzua kontratatzeko
eskatutako datu guztiak ematea nahitaezkoa da. Izan
ere, horiek guztiak jasotzea beharrezkoa da, aurreko
paragrafoan adierazitako xedeak betetzeko. Hartara,
YA.COMek Zerbitzua kontratatzea ukatu ahal izango
dio datu horiek ematen ez dituen interesatuari.
Halaber, BEZEROAK baimena ematen du, berak YA.COMi
kontratatuko zerbitzuaren esparruan eman dizkion datuak
YA.COMek xede hauetarako erabil ditzan:
- BEZEROAK leial bihurtzeko egitaraua kudeatzeko
(opariak ematea, bezeroentzako sustapen bereziak
kudeatzea, YA.COMen produktu berrien berri ematea...Postaz,
posta elektronikoz, mezu laburren zerbitzuaren bidez
(SMS) edota MMSz igorriko dira).
- YA.COMek, YA.COMen produktu edota zerbitzuen
(telekomunikazioko zerbitzuak, informazioaren gizartearen
zerbitzuak eta argazkilaritzarekin zerikusia duten
produktuei buruzko merkataritza elektronikoa), merkataritza-jakinarazpenak
igortzeko, postaz, helbide elektronikoz nahiz mezu
laburren zerbitzuren bidez (SMS)edo MMSz.
BEZEROAK, bere datuak aurreko bi paragrafoetan adierazitako
xedeetarako erabiltzeko eman duen baimena ezeztatu
ahal izango du, eta datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu
edota aurkatzeko eskubideak egikaritu ahal izango
ditu, YA.COMen helbidera (Brusela etorbidea 20, Gorbea
eraikina 4, 28108 Alcobendas (Madril)), hain zuzen
ere, Aholkularitza Juridikoko arlora, "Datu Babesa·
erreferentziarekin, BEZEROAK berak sinatutako gutuna
bidaliz eta gutunarekin batera, NANen kopia irakurgarria
igorriz eta YA.COMek eskaera bete duelako berrespena,
edo, hala balegokio, eskaera osorik ez betetzeko zioak,
bidaltzeko helbidea jakinaraziz.
Hamahirugarrena. Jakinarazpenak
Jakinarazpen guztiak, baita BEZEROAK YA.COM Tarifa
Finkoko Sarbide Zerbitzutik baja hartzeko idatzitakoak
ere, helbide honetara bidali behar zaizkio YA.COMi:
Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas
(Madrid)..
Hamalaugarrena. Erreklamazioak
YA.COMek badu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua. Zerbitzu
horren xede da BEZEROAK aurkezten duen edozein kexari,
erreklamaziori nahiz kontratuko gorabeherari kasu
egin eta irtenbidea ematea. BEZEROAK zerbitzu horrengana
jo ahal izango du.
Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. BEZEROAK
jakinarazten dion erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari
erreferentzia zenbaki bat jarriko dio, eta zenbaki
hori Bezeroari adieraziko dio.
Bezeroari jakinarazten zaio, orobat, eskubidea duela
Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari egiaztagiria eskatzeko,
BEZEROAK kexa edo erreklamazioa aurkezten duenean.
Kexa edo erreklamazioa aurkeztu dela eta haren edukia
zein den egiaztatuko du egiaztagiriak, eta egiaztatze
horrek ahalbidetzen duen edozein euskarritan eman
daiteke.
Erreklamazioak aurkezteko hiru bide daude: 902 902
902 telefono zenbakira deitzea (edo, aldaketarik izanez
gero, horren ordez jartzen den telefono zenbakira);
edo helbide honetara idaztea: Apartado de Correos
n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid); edo posta
elektronikogatik helbide honetara idaztea: acceso@ya.com.
BEZEROAK hilabeteko epea du kexa edo erreklamazioa
egiteko, kexa edo erreklamazioa eragin duen gertaeraren
berri duen unetik hasita. Behin erreklamazioa eginda,
BEZEROAK, hilabeteko epean ez badu erantzun egokirik
jasotzen YA.COMengandik, hurrengo idatz zatietan adierazitako
bideetara jo ahal izango du.
BEZEROAK bere erreklamazioa aurkeztu ahal izango
die kontsumoko arbitraje batzordeei, haien araudietan
zehaztutako baldintzetan.
Baldin BEZEROAK edo YA.COMek arbitraje batzordeetara
jotzea onartzen ez badute, Telekomunikazioen eta Informazio
Gizarterako Estatu Idazkaritzara jo ahal izango du
BEZEROAK, hiru hilabeteko epean, operadorearen erantzuna
jasotzen duenetik -edo erantzun hori jasotzeko epea
bukatzen denetik- zenbatzen hasita.
Era berean, jurisdikzio arruntean eskumena duten
auzitegietara jo ahal izango du BEZEROAK.
Hamabosgarrena.- Kontratuko hizkuntzak
Baldintza orokor hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz,
galegoz eta ingelesez eskura daitezke.
Hizkuntza horietako bertsioen artean desadostasunik
gertatzen bada, gaztelaniazko bertsioa izango da beti
nagusi.
AURREHAUTAKETAREN EDO ZUZENEKO
MARKATZEAREN BIDEZKO YA.COM Ahots Zerbitzua
KONTRATATZEKO BALDINTZA PARTIKULARRAK
Lehenengoa.- Xedea eta aplikazio
eremua
Baldintza partikular hauen xedea da YA.COMek Bezeroari
emango dion eta azken horrek erabiliko duen YA.COM
Ahots Zerbitzuaren (aurrehautaketaren edo zuzeneko
markatzearen bidezko zeharkako sarbideko modalitatean)
nondik-norakoak zehaztea. Zerbitzu horren hornitzailea
YA.COM izango da, eta lankidetzan jardungo du Espainia
osoan estaldura duen telefonia sareko operadore batekin
(aurrerantzean, Telefonia Sareko Operadorea).
YA.COM Ahots Zerbitzua, aurrehautaketaren
edo zuzeneko markatzearen bidezko zeharkako sarbideko
modalitatean, YA.COM Sarbide Zerbitzuen osagarri da,
hori aplikatzeko bide ematen duten modalitateetan.
Hala, bada, YA.COM Sarbide Zerbitzuetako batekin batera
kontratatu beharko da. Halaber, esklusiboki, YA.COMek
une oro http://acesso.YA.COM URL helbidean
(aurrerantzean, Sarbide Orria) eskainiko dituen sorta
eta eskaintza komertzialei (aurrerantzean, Eskaintza
Komertzialak) dagokien modalitatea da. Baldintza Partikular
hauek, beraz, gainerako YA.COM Sarbide Zerbitzuak
Kontratatzeko Baldintza Orokorren osagarri dira, eta
haiekin bat aplikatuko dira.
YA.COM Ahots Zerbitzuak Espainia osoan estaldura
duen telefonia finkoko zerbitzua eskaintzen du. Tarifa
finkoko modalitatea da, hau da, hilean kuota finkoa
ordaintzen da, eta horrek Eskaintza Komertzialean
zehaztu diren zenbaki geografiko finkoetara egiten
diren dei guztiak estaltzen ditu, deia jasotzen duen
telefonia operadorea gorabehera.
Horrez gain, BEZEROAK aukera izango du, YA.COM
Ahots Zerbitzuaren barruan, tarifa finkoan sartzen
ez diren deiak egiteko; baina dei horiek kontsumoaren
arabera kobratuko zaizkio.
YA.COM Ahots Zerbitzuak ez ditu barne hartzen
sare adimenduneko zenbakiei egiten zaizkien deiak.
Izan ere, dei horiek BEZEROAK telefono zerbitzu finkoa
eman diezaion kontratatu duen sarbide operadoreak
egiten ditu.
BEZEROAK, azken bezero gisa erabiliko du YA.COM
Ahots Zerbitzua, eta zerbitzua kontratatzeko prozesuan
zehaztutako bizitokian edo sozietate egoitzan instalatu
eta erabili beharko du. Hartara BEZEROAK ezin izango
dio, inolaz ere, hirugarren bati zerbitzu hori birsaldu
edo banatu, eta ezin izango du YA.COM Ahots Zerbitzua
kontratuan zehaztu den bizitokitik edo sozietate egoitzatik
kanpo erabili.
Bezero gisa joko da YA.COM Ahots Zerbitzua
erabiltzen edo eskatzen duen pertsona fisiko edo juridiko
oro; betiere, komunikazio sare publikoak ustiatzen
ez baditu, eta komunikazio elektronikoetako zerbitzuak
eman edo birsaltzen ez baditu.
YA.COM ez da arduratuko kontratazioa egiteko unean
izan daitekeen informazio ezaz edo faltsuaz.
ETXEKO BEZEROA: Bai BEZEROAK bai Zerbitzua eskatzen
den telefono lineako titularrak pertsona fisikoak izan
behar dute.
ENPRESAKO BEZEROA: Beharrezkoa da zerbitzua kontratatuko
duen pertsona juridikoaren izenean eta haren ordezkari
gisa jardungo duen legezko ordezkaria.
Bigarrena.- Aldez aurreko baldintzak
YA.COM Ahots Zerbitzua jasotzeko, ezinbestekoa
eta behar-beharrezkoa da BEZEROAK edo Zerbitzua eskatzen
den telefono lineako titularrak jarraian zehazten
diren aldez aurreko baldintzak betetzea. Horiek bete
ezean, YA.COM Zerbitzuari dagokion kontratua ez da
burutuko, eta ez gauzatutzat joko da, YA.COM Sarbide
Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza orokorretan zehaztutakoa
gorabehera. Izan ere, Ahots Zerbitzu hau Zerbitzu
Osagarria da, eta Interneterako sarbidea eginkizun
nagusitzat duen zerbitzuaren jarraipen gisa ulertu
behar da. Hona hemen aldez aurreko baldintzak:
(i) Une oro YA.COM Sarbide Zerbitzuren baten bezero
izatea. Zerbitzu hori YA.COMek eskainitako Eskaintza
Komertzialaren baitan kontratatu behar da.
(ii) Modu egokian betetzea operadorearen aurrehautaketari
edo zuzeneko markatzeari dagokion eskabidea, betiere,
aplikatzekoak diren arauei jarraituz, eta Aurrehautaketaren
edo Zuzeneko Markatzearen bidezko Zerbitzua Emateko
Baldintza Espezifikoetan zehaztutakoarekin bat.
Baldintza horiek agiri honetako Hamargarren Baldintzan
azaltzen dira, eta betekizunen artean dago hirugarren
batek telefono bidezko egiaztatze prozedura egin
behar duela.
Zerbitzuaren hasierako epea gehienez, 30( hogeita
hamar) egunekoa izango da, Ya.com ahots zerbitzuarekin
kontratatu den Sarbide Zerbitzua jardunean/aktiboan
dagoenetik.
Hirugarrena.- YA.COM Ahots
Zerbitzuaren ordutegia
YA.COMek, bere Eskaintza Komertzialean bidez une
oro eskaintzen du YA.COM Ahots Zerbitzua.
Zerbitzu horren arabera, BEZEROAK 24 orduko tarifa
finkoa izango du Eskaintza Komertzialean zehaztutako
telefono terminal finkoetako deietan. Zerbitzu horretatik
kanpo geratuko dira, espresuki, sare adimenduneko
zenbakietara egiten diren deiak. Tarifa finkoko zerbitzutik
kanpo dauden zenbakietara egiten diren deiak bereizita
eta modu osagarrian fakturatuko dira, BEZEROAK egiten
duen kontsumoaren arabera.
Laugarrena.- Zerbitzua erabiltzeko
Baldintzak
4.1. Deskonektatzeko eskaera: Bezeroek, kontratua
indarrean den bitartean, edozein unetan jo ahal izango
dute YA.COMera, YA.COM Ahots Zerbitzua
-nazioarteko deien kasuan, edo tarifa gehigarria duten
zerbitzuen kasuan- deskonektatzeko. Zerbitzu horiek
deskonektatu nahi dituzten Bezeroek, YA.COMera jo
behar dute, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deituz
(telefono zenbakia: 902 902 902) edo honako helbide
honetara idatziz: Apartado de Correos Nº 1058,
28108 Alcobendas (Madrid) edo posta elektronikogatik
helbide honetara idaztea: acceso@ya.com
YA.COMek, Bezeroaren eskaera jaso eta, gehienez, HAMAR
(10) eguneko epean egingo du deskonexioa. Deskonexioa
HAMAR (10) eguneko epean gauzatzen ez bada, Bezeroari
egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, YA.COMek
bere gain hartuko ditu deskonektatzeko eskatu den zerbitzu
horrek sortzen dituen kostuak.
4.2. Zerbitzua behin behinean etetea: YA.COM
Ahots Zerbitzuan behin behineko etenaldiak
izaten badira, eta haien ardura YA.COMi badagokio,
azken horrek Bezeroari itzuliko dio Zerbitzurik gabe
egon den denborari dagokion zenbatekoa, betiere, indarrean
den araudiari jarraituz. Hartara, erreferentzia gisa
hartuko da matxuratutako linearen hileko fakturazioaren
batez bestekoa -matxura izan aurreko HIRU (3) hilabeteei
dagokiena-, eta etenak iraun duen denborarako banaketa
proportzionala egingo da.
Antzinatasuna 3 hilabetekoa baino gutxiagokoa bada,
zenbatekoa kalkulatuko da osorik ordaindutako hilabeteetako
fakturen batez bestekoarekin, edo hilabete oso bateko
ordainketa baterako kalkulaturiko kopuruarekin, betiere,
egindako kontsumoaren epeari dagokionez zuzenki proportzionala
izanik.
Zerbitzuaren etenaldia da Bezeroari YA.COM
Ahots Zerbitzuaren bidez deiak egitea galarazten
dion matxura. Zerbitzuaren etenaldiaren iraupena kalkulatzeko,
hasiera izango da, YA.COMen Bezeroentzako Arreta Zerbitzuak
Bezeroaren jakinarazpena jasotzen dituen data eta
ordua. Bukaera, aldiz, izango da, Zerbitzua berriz
ezartzen den data eta ordua.
YA.COMek automatikoki eman beharko dio kalte ordaina
Bezeroari, etenaldiaren ondorengo epeari dagokion
fakturan bertan, betiere, zerbitzuaren etenaldiak
euro bat baino gehiagoko kalte ordainak eragin baditu.
Ezinbesteko karien ondoriozko eteteetan, Ya.com-ek
automatikoki konpentsatuko du bezeroa hileko kuota
fijoa eta trafikoaz kanpoko beste kuota batzuei dagokien
munta bueltatuz, beti ere, horiek guztiak, eteteak
iraun duen denboraren lainean.
Aurrekoa ez da aplikatuko, baldin behin behineko
etenaldia honako arrazoi hauetako batek sortua bada:
i) Abonatuak kontratuko baldintzak modu larrian
ez betetzea, batez ere, iruzurrari edo ordainketa
atzeratzeari dagokienez.
ii) ii. Sarean sortu diren kalteak, abonatuak indarrean
diren arauen arabera baliozkotu ez diren ekipo terminalak
konektatzegatik.
4.3. Erreklamazioak: Funtzionamenduari, prezioari,
fakturazioari, kalitateari edo YA.COM Ahots
Zerbitzuari lotutako beste edozein alderdiri
lotutako erreklamazioak YA.COMi bidali behar zaizkio,
hilabete BATeko (1) epean, arazoa sortu duen arrazoia
ezagutzen den egunetik zenbatzen hasita. Erreklamazioak
telefono bidez egin daitezke, Bezeroentzako Arreta
Zerbitzura deituz (telefono zenbakia: 902 902 902)
edo honako helbide honetara idatziz: Apartado de Correos
Nº 1058, 28108 Alcobendas (Madrid). BEZEROAK
ez badu YA.COMen erantzunik jasotzen hilabete BATeko
(1) epean, bere erreklamazioa dagokien erakundeei
helarazi ahalko die.
Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. BEZEROAK
jakinarazten dion erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari
erreferentzia zenbaki bat jarriko dio, eta zenbaki
hori Bezeroari adieraziko dio.
YA.COMek Bezeroari jakinarazten dio, eskubidea duela
Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari egiaztagiria eskatzeko,
BEZEROAK kexa edo erreklamazioa aurkezten duenean.
Kexa edo erreklamazioa aurkeztu dela eta haren edukia
zein den egiaztatuko du egiaztagiriak, eta egiaztatze
horrek ahalbidetzen duen edozein euskarritan eman
daiteke.
4.4. BEZEROAK ez du YA.COM ADSL Ahots Zerbitzua
hirugarrenei birsaltzeko erabili behar, ez eta lagatzeko
edo ustiaketa komertziala egiteko ere, baldin eta
ez badu YA.COMen berariazko baimen idatzirik.
Bosgarrena. Baldintza ekonomikoak
eta Fakturazioa
BEZEROAK, YA.COM Ahots Zerbitzua jasotzeagatik,
jarraian azaltzen diren tarifak ordaindu beharko ditu.
Prezio horiek eskuragarri egongo dira Sarbide Orrian,
eta une oro egongo dira eguneratuta, bai eta zerbitzuak
kontratatzen diren unean ere.
a) Hileko kuota finkoa, YA.COM Sarbide Zerbitzuak
Kontratatzeko Baldintza Orokorretako Zazpigarren Klausulan
(Baldintza Ekonomikoak) zehaztuta dagoena. Haren zenbatekoa
BEZEROAK kontratatu duen Eskaintza Komertzialaren
ezaugarrien araberakoa izango da. Kuota horren barruan
sartzen dira, batetik, YA.COM Sarbide Zerbitzua; eta,
bestetik, YA.COM Ahots Zerbitzua 24
orduko tarifa finkoko modalitatean, kontratatutako
Eskaintza Komertzialean BEZEROAK zehaztutako dei motetarako.
Hileko Kuota Finkoa YA.COMek fakturatu, eta BEZEROAK
ordainduko du, Zazpigarren Klausuletan zehaztutakoari
jarraituz (YA.COM Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza
Orokorretako Baldintza Ekonomikoetan).
b) Kuota aldakorra, YA.COM Ahots Zerbitzuaren
tarifa finkoan sartu ez diren deien kontsumoaren araberakoa
izango dena. Eskaintza Komertzial bakoitzari dagozkion
deia ezartzearen prezioa, bai eta deien kontsumoaren
minutu edo segundo bakoitzeko prezioak (deiak zein
ordutan egiten diren kontuan hartuta) YA.COMek unean
unean <http://www.acceso.YA.COM/tarifas/vozbich.htm>
URL helbidean argitaratuko dituen tarifa tauletan
argitaratuko dira. YA.COMek hilabetea igarotakoan
fakturatuko du Kuota Aldakorra, Hileko Kuota Finkoaren
fakturazioarekin bat; eta BEZEROAK banku helbideratzearen
bidez ordainduko du.
c) Ordainketa/abonamendu-kuota: Ya.com ez
du inolako zenbatekorik kobratuko abonamendu/ordainketa
kontzeptu moduan.
Hurrengo urteetan, BEZEROAK ordaindu beharreko kuotak
igo daitezke, kontsumoko prezioen indizearen (KPI)
aldaketarekin bat.
Aurreko a) paragrafoan zehaztutakoa gorabehera,
baldin YA.COM Ahots Zerbitzuko tarifa finkotik kanpoko
deien kontsumoa, fakturatu beharreko hilabeteari
dagokionez, zenbateko zehatz batetik gorakoa baldin
bada, YA.COMek beretzat gorde du kontsumo horrengatik
faktura osagarria helarazteko eskubidea. Zenbateko
hori, dena den, aldez aurretik jakinarazi behar
dio YA.COMek Bezeroari. Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren
telefonoaren bidez (902 902 902) eskaintzen diren
beste ordainbide bat erabili nahi duela esan ezean,
BEZEROAK banku helbideratzearen bidez ordaindu beharko
du faktura hori.
BEZEROAK zerbitzuak kontratatzeko unean zehaztutako
helbidean jasoko du faktura, sortutako kontzeptu guztiak
xehatuta dituela.
Kontrakorik adierazi ezean ordainketa guztiak banku-helbiderapen
bidez egingo dira. Hala ere, Bezeroak, eskatu ahalko
du, erabilgarri dagoen Bezeroaren Harretari dagokion
telefonora zenbakira (902 024 084) dei eginez, egokiturik
daudenen artean, beste ordainketa modu baten bidez
egitea bere fakturen ordainketa.
Seigarrena. Berme gordailua
6.1. Indarrean den legediarekin bat, YA.COMek,
bezeroari eskatu ahal izango dio berme gordailua eman
dezan, bai kontratua egiteko unean, bai kontratua
indarrean den edozein unetan, baldin a) BEZEROAK YA.COMekin
edo beste sarbide operadore batekin zituen edo egun
dituen kontratu bat edo gehiagori dagozkion faktura
bat edo gehiago ordaindu gabe utzi baditu; edo b)
Bezeroa behin eta berriz atzeratzen bada YA.COM
Ahots Zerbitzuagatik ordaindu behar dituen
fakturen ordainketetan.
6.2. Edonola ere, berme gordailua, esku dirutan
edo banku abal bidez egin beharko da, eta YA.COMek
Bezeroari jakinaraziko dio zenbatekoa, gordailua eskatzen
den unean bertan, betiere, indarrean den legediarekin
bat.
6.3. BEZEROAK ez badu berme gordailua osatzen
YA.COMek betekizun hori jakinarazi eta HAMABOST (15)
eguneko epean, azken horrek YA.COM Ahots Zerbitzua
bertan behera utz dezake. Bigarren jakinarazpena egin,
eta HAMAR (10) eguneko epean BEZEROAK gordailua sortu
ez badu, YA.COMek baja eman ahalko dio YA.COM
Ahots Zerbitzuan.
6.4. YA.COMek gordailua itzuliko dio Bezeroari,
HAMABOST (15) eguneko epean. Ondoren zehaztutako baldintza
hauek betetzen direnetik hasiko da epe hori: a) kasuan:
URTEBETEAN (1 urte) ordainketan batere atzerapenik
izan ez dela egiaztatuta geratzen den unetik; eta
b) kasuan: YA.COMek frogak dituenetik BEZEROAK zor
zituen kopuruak oso osorik ordaindu dituela.
6.5. Abonatuak baja hartzen badu YA.COM Ahotsa
Zerbitzuan, YA.COMek zor osoaren balioa berdintzeraino
exekutatu ahal izango du bermea; geratzen den kopurua
Bezeroaren esku geratuko da. BEZEROAK faktura guztiak
ordainduta baldin baditu, YA.COMek gordailu osoa itzuliko
dio.
Zazpigarrena. YA.COM Ahots
Zerbitzua etetea eta bertan behera uztea
7.1. Zerbitzua eteteko edo bertan behera uzteko
abisua. Zerbitzua eten edo bertan behera utzi
ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Operadoreak ordainketa eskatuko du, eta zerbitzua
eten dela jakinaraziko du. Horretarako, jakinarazpena
egingo du, zerbitzua etengo den eguna baino hamabost
egun lehenago, gutxienez.
b) Jakinarazpenean adieraziko da, ordaindu ezean
etenaldia noiz gertatuko den.
c) Zerbitzua ezin izango da egun baliogabe batean
eten.
7.2. Aldi baterako etenaldia: BEZEROAK, fakturazioari
dagokion kargu agiria aurkezten zaion unetik hasita,
HILABETE baino gehiago atzeratzen badu YA.COM
Ahots Zerbitzuarengatik egin beharreko ordainketa
osoa edo zati bat, orduan, YA.COMek, indarrean den
legediarekin bat, eskubidea izango du YA.COM
Ahots Zerbitzua eteteko. Etete hori egiteko,
YA.COMek gutxienez HAMABOST (15) astegun lehenago
jakinarazi beharko dio Bezeroari, betiere.
Ez ordaintzeagatik telefono zerbitzua aldi baterako
eteten denean, sartzen diren dei guztietarako mantentzen
da etenaldia, kobrantza itzuliko deiak edo larrialdietako
deiak izan ezik.
7.3. Etenaldia: BEZEROAK YA.COM Ahots
Zerbitzuarengatik egin beharreko ordainketa
HIRU (3) hilabete baino gehiago atzeratzen badu, edo
YA.COM Ahots Zerbitzua berandu ordaintzeagatik
BI (2) aldiz egin bazaio aldi baterako etenaldia,
orduan, YACOMek, indarrean den legediarekin bat, eskubidea
izango du YA.COM Ahots Zerbitzua behin
betiko bertan behera uzteko, eta Bezeroari egotz dakiokeen
kausarengatik kontratua suntsitzeko.
7.4. YA.COM Ahots Zerbitzuaren
aldi baterako etenaldia eta behin betiko bertan behera
uztea ez dira gauzatuko, baldin BEZEROAK organismo
aginpidedunei erreklamazioa aurkeztu badie, baldin
zor dituen kopuruak era frogagarrian bidaltzen badira,
eta baldin bidalketa horien frogagiriak YA.COMi aurkezten
bazaizkio. Nolanahi ere, YA.COMek eskubidea du YA.COM
Ahots Zerbitzua baldintzapean eskaintzeko;
BEZEROAK testu honen seigarren klausulan jasota dauden
baldintzak betetzearen baldintzapean, alegia.
Zortzigarrena. Kontratuaren bukaera
Zerbitzuaren borondatezko baja BEZEROAK berak jakinarazi
ahal izango du, ondorengo edozer prozedura erabilita,
bajaren data eraginkorra baino HAMABOST (15) egun
lehenago, gutxienez:
I) YA.COM era idatzizko jakinarazpena eta Nortasun
Agiri Nazionala bidaliz: 1058 posta kutxa, 28108 Alcobendas
(Madrid)
II) Bezeroarentzako Arretarako telefono zenbakira
deituz: 902 902 886. Bertan datu pertsonalak eman
(izena, helbidea, NAN, etab.), eta Zerbitzua uzteko
borondate argia adierazi behar da, emango diren argibideak
jarraituta
III) Bezeroarentzako Arretarako web orrian, horretarako
jarritako espazioan, formularioa datu pertsonalekin
eta Zerbitzua uzteko borondate argiaren adierazpenarekin
betez, emango diren argibideak jarraituta
YA.COM Ahotsa Zerbitzuaren kontratua burutzera iristen
ez bada, edo BEZEROAK edozein arrazoirengatik borondatezko
baja ematen badu ere, YA.COM Sarbide Zerbitzu kontratatua
egiten jarraituko zaio Bezeroari (salbu eta BEZEROAK,
berariaz, YA.COM Sarbide Zerbitzuan ere baja ematea
eskatzen badu, YA.COM Sarbide Zerbitzuak Kontratatzeko
Baldintza Orokorretako seigarren klausulan [kontratuaren
iraupena eta bukaera] adierazitakoari jarraituz).
BEZEROAK izenpetu duen Eskaintza Komertzialeko baldintzak
aplikatuz egingo zaio Bezeroari YA.COM Sarbide Zerbitzu
kontratatua, eta honako prezio hau aplikatuz: eskaintzaren
ezaugarrien arabera (abiadura, ordutegia, zerbitzu
gehigarriak eta abar) YA.COMek une horretan argitaratua
duen prezioa; YA.COMen iritziz Bezeroaren Eskaintza
Komertzialaren antzekoena den Eskaintza Komertzialerako
prezioa, zehazki.
BEZEROAK baja har dezake YA.COM Sarbide Zerbitzuetan,
YA.COM Sarbide Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza
Orokorretako seigarren klausulan (kontratuaren iraupena
eta bukaera) zehaztutako baldintzei jarraituz. Edozein
kausarengatik YA.COM Sarbide Zerbitzuetan baja hartuz
gero, bada, horrek berekin ekarriko du, besterik gabe,
YA.COM Ahots Zerbitzuan ere baja hartzea.
Bederatzigarrena. Erregimen juridikoa
Baldintza Partikular hauek YA.COM Sarbide Zerbitzuen
Baldintza Orokorrei gehitzen zaizkie; hartara, kasu
guztietan Baldintza Orokor horiek aplikatuko dira,
agiri honetan ezarritakoarekin kontraesanean daudenean
izan ezik, eta halakoetan hemen itundutakoak izango
du lehentasuna.
Hamargarrena. Aurrehautaketa edo
Zuzeneko Markatzea eskatzearen Baldintza Espezifikoak
10.1. Operadorearen aurrehautaketa edo zuzeneko
markatzea: Operadorearen aurrehautaketak edo zuzeneko
markatzeak Bezeroari ahalbidetuko dio YA.COM
Ahots Zerbitzuaren barruko deiak egitea dei
horiei dagokien zenbakiaren aurretik operadorea hautatzeko
kodea markatu behar izan gabe. Aurrehautaketa edo
zuzeneko markatzea gauzatzeko, BEZEROAK bere ahozko
onespena eman behar du, Telekomunikazio Merkatuaren
Batzordearen 1/2004 Zirkularrean ezarritakoarekin
bat; zirkular horretan, hain zuzen, operadorearen
aurrehautaketa izapidetzeko, hirugarren baten egiaztatzearen
bidezko ahozko onespena sartu baitzen. YA.COMek aurrehaukeraketa
edo zuzeneko markatzerako eskaintzen duen modalitatea,
eta BEZEROAK onetsi beharko duena, aurrehautaketa
globala da.
Dagokion onespena eman eta gero, honako dei hauek
guztiak sartuko dira aurrehautaketa globalean, betiere
BEZEROAK inolako koderik aurretik markatzen ez duenean:
herriko deiak, probintziako deiak, probintziarteko
deiak, telefono finkotik mugikorrerako deiak eta nazioarteko
deiak.
YA.COMen aldeko aurrehautaketak edo zuzeneko markatzeak
ez dio Bezeroari eragotziko beste operadore bat hautatzea,
horretarako "deitik deira" izeneko modalitatea
baliatuta, hots, aurretik dagokion kodea markatuta.
10.2. Eskaera: YA.COM ez du izapidetuko aurrehautaketa
edo zuzeneko markatzearen eskaera Telefonia Sarean
Sartzeko Operadorearen aurrean, harik eta Bezeroaren
ahozko onespena izan arte, lehen aipatu den 1/2004
Zirkularrean ezarritako zehaztapen eta baldintzekin
bat. Bezeroa ez bada telefono linearen titularra,
azken hori eman beharko du onespena BEZEROAK eskatutako
aurrehautaketa edo zuzeneko markatzerako, horretarako
diren bideetako edozein baliatuta.
Bezeroaren onespena lortu eta gero, YA.COMek aurrehautaketa
edo zuzeneko markatzearen eskaera Telefonia Sareko
Operadorearekin izapidetzeari ekingo dio. Telefonia
Sareko Operadoreak aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea
egikaritu duenean, YA.COMek Bezeroari jakinaraziko
dio zein egunetatik aurrera sartuko den indarrean
aurrehautaketa edo zuzeneko markatze hori.
Baldin YA.COMek ez badu Bezeroaren edo, hala dagokionean,
linearen titularraren ahozko onespena lortzen, indarrean
den legediarekin bat, YA.COMek ez du izapidetuko bezeroaren
eskaera aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea ezartzeko.
Halakoetan, YA.COMek Bezeroari eskatuko dio ahozko
onespena eman dezala edo, bestela, diren akatsak zuzen
ditzala.
10.3. Erantzukizuna: YA.COM, aurrehautaketaren
onuradun gisa, ez da izango aurrehautaketa edo zuzeneko
markatzea abian jartzean egon daitezkeen atzerapenen
erantzule, baldin horien kausa Telefonia Sareko Operadoren
jarduerak badira, edo baldin aurrehautaketa edo zuzeneko
markatzearen ahozko eskaeran Bezeroari egotz dakizkiokeen
akatsak badira.
10.4. Aurrehautaketa edo zuzeneko markatzearen
eskaera atzeratzeko edo ukatzeko arrazoiak: Telefonia
Sareko Operadoreak atzeratu edo, hala badagokio, ukatu
egin dezake BEZEROAK egindako aurrehautaketa edo zuzeneko
markatzearen eskaera, baldin gertatzen bada unean
unean indarrean den legedian horretarako ezarritako
arrazoietakoren bat. Halakorik gertatuz gero, YA.COMek
Bezeroari jakinaraziko dio, diren akatsak konpon ditzan,
hala badagokio.
10.5. Hasierako konexio epea: Zerbitzuaren
hasierako konexio epea 30 (hogeita hamar) egunekoa
izango da gehienez.
Hamaikagarrena. Datu pertsonalak
babestea.
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzearen ondorioz,
Bezeroa jakitun da eta onartzen du berak YA.COMi emandako
datu pertsonalak YA.COMen ardurapean den datu pertsonalen
fitxategi batean tratatuko direla. Fitxategi horren
xedea izango da kontrataturiko zerbitzua administratzea
eta zerbitzuari lotutako gertakariak kudeatzea. YA.COMek,
orobat, Bezeroari jakinarazten dio ezen, zerbitzua
egitearen behar teknikoak direla kausa, YA.COMen zerbitzarira
sartzean, IP zenbaki bat esleituko zaiola (BEZEROAK
kontrataturiko modalitatean). IP horrek, zerbitzari
horretara egiten dituen sarraldiak erregistratuko
ditu. IP zenbaki hori, era berean, YA.COMek gordeko
du, konpainia honek aipatu xedeak bete ahal izan ditzan;
bai eta agintariek, euren eskumendean dituzten zereginak
eginez, Bezeroari buruzko informazioa eskatzeko egiten
dituzten eskaerak betetzeko ere, halako eskaerarik
izanez gero.
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeko
eskatutako datu guztiak ematea nahitaezkoa da. Izan
ere, horiek guztiak jasotzea beharrezkoa da, aurreko
paragrafoan adierazitako xedeak betetzeko. Hartara,
YA.COMek Zerbitzua kontratatzea ukatu ahal izango
dio datu horiek ematen ez dituen interesatuari.
BEZEROAK, datu horiei dagokienez, atzitzeko, zuzentzeko,
deuseztatzeko eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzake.
Horretarako, gutuna bidali behar du, berak izenpetuta,
YA.COMen sozietate helbidera: C/ Albasanz, n.º
16, 4.ª planta, 28037 Madrid. Gutunazalean "Protección
de Datos" erreferentzia jarri behar du. Gutunazalaren
barruan, gutunarekin batera, bere nortasun agiriaren
kopia irakurgarria bidali behar du. Gainera, BEZEROAK
helbide bat zehaztu behar du: YA.COMek helbide horretara
bidaliko dio Bezeroaren eskaera bete duelako baieztapena;
edo, eskaera betetzerik ez badu, eskaera bete ezin
izanaren zergatikoen azalpena.
Hamabigarrena.
YA.COM Ahots Zerbitzuaren Baldintza Partikularrak
aldatzea "aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea"
baliatuz.
YA.COMek edozein unetan aldatu ahal izango ditu Baldintza
Partikular hauek, edota erabilerarako beste baldintza
batzuk gehitu. Horretarako, aski izango da YA.COM
Ahots Zerbitzuaren Sarbide Orrian horren berri
ematea, eta eragindako azken erabiltzaileei jakinaraztea,
HOGEITA HAMAR (30) eguneko aurreabisu epean. Aldaketa
horiek indarrean sartzen diren unetik baino ez dira
aplikatuko.
BEZEROAK kontratua bukatu baino lehen suntsitu ahal
izango du kontratu hori, zenbatekorik ordaindu behar
izan gabe, baldin ez baditu Baldintza Partikularren
aldaketak edo baldintza berriak onartzen.
Hamahirugarrena. Kontratuko hizkuntzak
Baldintza orokor hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz,
galegoz eta ingelesez eskura daitezke.
Hizkuntza horietako bertsioen artean desadostasunik
gertatzen bada, gaztelaniazko bertsioa izango da beti
nagusi.
VERSIÓN IMPRIMIBLE
|