Bezeroak ondoko ekintza hauetako edozein (edo biak) eginez gero, horrek
berekin dakar Baldintza Orokor hauek berariaz onartzea: kontratatze elektronikoaren
prozesuan ·Onartu· botoia sakatzea, edo YA.COM ADSL Sarbide
Zerbitzuari dagokion edozein zordunketa ordaintzea.
YA.COM ez da arduratuko Bezeroak kontratazioa gauzatzean emandako informazio
faltsuaz.
Baldintza Orokor hauen xedea da zehaztea YA.COMek Bezeroari zein esparrutan
emango dion YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eta, beraz, azken horrek
zein esparrutan erabiliko duen. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Espainiako
Estatuan baino ez da eskainiko, eta zerbitzua eman ahal izateko ezinbesteko
baldintza da Bezeroak bigarren baldintzan jasota dauden aldez aurreko
baldintzak bete ditzan.
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Bezeroari, azken bezeroa izaki, hark eskatutako
modalitatearen arabera eskaintzen zaio, kontratazio prozesuan adierazi
den instalazio helbidean bakarrik erabiltzeko. Bezeroak ezin die hirugarrenei
birsaldu edo banatu, ez eta YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua instalatu den
helbidetik kanpo erabili ere.
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ADSL linean (Asymmetrical Digital Subscriber
Line; abonatu linea digital asimetrikoa) datza. Horrekin, Bezeroak abiadura
handian erabil dezake Internet (Bezeroak kontratatutako eskaintza komertzialaren
arabera, YA.COMek duen abiadura modalitatearekin). ADSL teknologiari esker,
Bezeroak ahots eta datu sarrerak bereiz ditzake telefono linean; hartara,
Interneten nabigatzea eta telefono bidezko elkarrizketak izatea bateragarria
da.
Ondoren zehaztuta dauden baldintzak betetzea beharrezkoa eta ezinbestekoa
da YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua jaso ahal izateko:
YA.COMek, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eskaintzen duten eskaintza komertzialen
ildotik, Bezeroaren eskura jarri ahal du Konexio Hardwarea eta konexiorako
osagarriak, eros ditzan. Konexio hardwarea eta konexiorako osagarriak,
nahiz horien ezaugarri zehatzak, YA.COMek uneoro adieraziko ditu Sarbide
Orrian, Eskaintza Komertzialen barruan.
TP 24 Ordu modalitatea: eguneko HOGEITA LAU (24) orduetan dago sarbidea.
Ordutegi murriztuko modalitatea: sarbidea arratsaldeko 18:00etatik goizeko
8:00etara (penintsulako ordutegia), astelehenetatik ostiralera, eta 24
orduz asteburuetan (larunbat eta igandetan) eta nazio-esparruko jaiegunetan.
Modalitate honetan, adierazitako ordutegitik kanpo egindako konexioa,
konexio-minutuko fakturatuko zaio bezeroari, indarreko merkataritza-eskaintzaren
arabera.
Kopuru edo kontsumoko modalitatea: sarbidea eguneko HOGEITA LAU (24)orduetan.
Modalitate honetan, bezeroak behera kargatutako kopuruaren edo egindako
kontsumoen arabera fakturatzen zaio bezeroari, unean uneko indarreko eta
dagokion merkataritza-eskaintzako tarifen arabera.
Iragazte banatuko instalazioa (mikroiragazkiak) beti eta kasu guztietan
Bezeroak egingo du, autoinstalazioko sistema gidatuaren bitartez.
Iragazte zentralizatuko instalazioa (splitterra) YA.COMek egingo du,
aurreko 2.3. baldintzan adierazten den bezala.
Abiadura, Ordutegia, Iragazte Elementua eta IP Konexio Modalitatea Bezeroak
aukeratzen ditu kontratazio elektronikoaren prozesuan, eta soilik YA.COMek
zehazten dituen Eskaintza Komertzialen barruan. Horiek Sarbide Orrian
daude, eta Bezeroak alta formularioa bete behar du zerbitzuan, harpidetza
baliozkoa izan dadin.
Halaber, konektatzeko osagai beharrezko guztien konfigurazioko euskarria
ere barne hartzen du eskaintzak: CPEren (bideratzailea) oinarrizko konfigurazioa
eta konfigurazio aurreratua, bezeroaren sistema eragileko TCP/IP zerbitzuen
konfigurazioa, konexio-kitaren osagaien software/hardwarea instalatzea,
beharrezkoa balitz, YA.COMek hornituko ditu, bai eta zerbitzuarekin batera,
hala balegokio, emango diren balio erantsiko zerbitzuen (posta-kontuak,
ostatatzea, etab) euskarria ere.
Hauetako zerbitzuren bat matxuratuz gero, YA.COMek osorik kudeatuko du
matxura, bezeroak Bezeroarentzako Arreta Zentroari matxuraren berri aukeran
eman ondoren. YA.COMek, matxura konpondu ondoren, konponketa jakinaraziko
du.
Horrez gain, YA.COMek Bezeroa YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaz hornitzeko
eskaintzen dituen Eskaintza Komertzialetan beste hainbat Zerbitzu gehigarri
ere eskura daitezke. Zerbitzu gehigarri horiek arautzen dituzten baldintzak
harpidetzeko Kontratu hau izenpetu behar da, eta Sarbide Orriaren bitartez
ere egin daiteke.
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan barne hartzen diren zerbitzu gehigarriak,
kontratu hau izenpetzen den unean automatikoki kontratatzen eta onartzen
direnak, honako hauek dira:
4.3.1. Zerbitzuaren deskribapena: Bezeroaren informazioa
edo Bezeroari zabaltzea baimendutako informazioa gordetzeko zerbitzua,
haren eskura jarritako YA.COMen zerbitzari batean, Kontratua indarrean
den bitartean. Zerbitzu hau YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa
Zerbitzu Gehigarria da, horrela ezartzen duten eskaintzen barrukoa.
Horregatik, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera baino ezin izango
da kontratatu, eta sorta edo eskaintza komertzial horien barnean. Zerbitzuak
honako ezaugarri hauek ditu:
· Konektibotasuna:
- Konektibotasun erredundantea:
- Presentzia puntua Espanixen
· YA.COMen instalazioek ondoko baldintzak izango dituzte:
- Hozte sistema
- Sua detektatzeko sistema
- Elikatze bikoiztuko sistemak
- Lokalerako sarbide mugatua: pertsona baimenduentzat baino ez
- Segurtasunaren etengabeko zaintza (24 ordu)
- Erredundantziazko egitura su ebakietan
· Zerbitzariak mantentzea:
Zerbitzaria mantentzeko gastua YA.COMek ordainduko du, Bezeroak
arduragabe jokatu duenean edota zerbitzarian kalteren bat sor dezakeen
aplikazioren bat sartu duenean izan ezik. Kasu horietan, Bezeroa izango
da YA.COMi eragindako kalteen eta galeren erantzule.
· Zerbitzu maila
- YA.COMek hitzematen du albait ahalegin handiena egingo
duela informazioa behar bezala gorde dadin bermatzeko, Interneten erabiltzaileen
eskura etengabe egon dadin kontratu hau indarrean den artean.
- Hala ere, YA.COM ez da informazio horren eskuragarritasuna etetearen
arduraduna izango, baldin eta ezinbestean edo YA.COMen kontroletik kanpo
gertatu bada.
- YA.COMek aldi baterako eten ahal izango du zerbitzarietan informazioa
gordetzeko zerbitzua, edota informazioa Interneten erabiltzaileen eskura
jartzeko zerbitzua, segurtasun arrazoiak edota YA.COMen baliabide informatikoak
berriro egituratzea direla medio; betiere, gordetzeko eta informazioa
Interneten bidez eskuratzeko zerbitzuak hobetzeko bada. Nolanahi ere,
YA.COMek ahalegin handia egingo du etenaldi horiek Bezeroari albait
gutxien eragin diezaioten. YA.COMek ez du erantzungo etenaldi horiek
sortutako kalteen aurrean, baldin eta Bezeroari gutxienez 48 ordu lehenago
jakinarazi bazaizkio.
- Zerbitzaria bezeroak kudeatzen duen kasuetan, YA.COM ez da zerbitzuaren
eskuragarritasunaren edo bestelako zerbitzu elkartuen arduraduna izango.
4.3.2. Bezeroaren betebeharrak: Bezeroak hitzematen du,
kontratua indarrean dagoen bitartean, zerbitzua behar bezala erabiliko
duela eta indarrean diren arauak beteko dituela uneoro:
· Bezeroak onartzen du YA.COM dela kontratu honetako
prestazioak garatzen eta gauzatzen erabiliko diren metodoen, ezagutzen,
trebetasunen eta prozeduren jabea. Halaber, Bezeroa izango da edukien
gaineko irudi eskubideen, jabetza intelektualaren, jabetza industrialaren
edo bestelako jabetzen titularra, edo dagozkion lizentziak edo erabilera
eskubideak izango ditu. Hartara, Bezeroak YA.COM salbuetsi egiten du
hirugarrenengandik etor daitezkeen erreklamazioetatik.
· Kontratua indarrean sartzen denean, Bezeroak harremanetarako
pertsona bat izendatuko du, Bezeroaren izenean erabakiak hartzeko ahalmena
izango duena, eta YA.COMekin hitz egingo duen bakarra izango dena.
· Bezeroak hitzematen du kontratu honek sortzen dituen beharrak
bete daitezen laguntza, datuak, zehaztasunak eta dokumentuak eskuratuko
dituela.
· Bezeroa hor datuak sartzeko, edota lehendik daudenak aldatzeko
edo ezabatzeko baino ez da sartuko YA.COMen zerbitzarian bide telematikoen
bitartez . Horretarako, YA.COMek Bezeroari erabiltzaile izena eta pasahitza
emango dizkio, urrutitik sartzea ahalbidetze aldera.
· Zerbitzaria on ustearen aurka erabiltzea debekatuta dago, zehazki,
honako hauek daude debekatuta, den-denak adierazten ez badira ere:
- Espainiako legeen aurkako erabilera edo hirugarrenen
eskubideak urratzen dituena.
- YA.COMen ustetan bortitzak, lizunak, abusuzkoak, legez kanpokoak,
arrazakeriazkoak, xenofoboak edo difamaziozkoak diren edukiak argitaratzea
edo bidaltzea.
- Crack ak, programen serie zenbakiak, edo hirugarrenen jabetza intelektualeko
eskubideak urratzen dituzten bestelako edukiak.
- Beste erabiltzaileen datu pertsonalak biltzea eta erabiltzea haien
berariazko baimenik gabe, edo Datu Pertsonalak Babesteko Legearen
(15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa) aurka.
- Zerbitzaria honako hauek egiteko erabiltzea: spamming a (mezu baztergarriak,
komertzialak nahiz bestelakoak era masiboan bidaltzea); mail bombing
a (mezu handiak bidaltzea zerbitzaria blokeatzeko); eta phising a
(iruzurraren eta engainuaren bitartez informazio pertsonala eskuratzea,
hala nola pasahitzak edo kreditu txartelen xehetasunak).
4.3.3. YA.COMek bere zerbitzarietan gordetzen diren edukiak
ezabatzeko ahalmena du, baldin eta klausula honetan jasota dagoena
urratzen badute. Era berean, beharrezkotzat jotzen duen beste edozein
neurri hartu ahal izango du, atzemandako legez kontrako ekintzak edo
arau hausteak gertatzen jarrai dezan saihesteko, Bezeroari aldez aurretik
jakinarazi behar izan gabe.
4.3.4. YA.COM zerbitzarian gordeta dagoen informazioa Bezeroarena
izango da xede guztietarako, eta hori izango da haren erantzule bakarra,
informazioaren gizarteko zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren
34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 16. artikuluarekin bat.
Eskaintza Komertzialek barne hartzen dituzten Zerbitzu Gehigarriak,
Sarbide Orriaren bitartez bereizita kontratatu behar direnak, honako
hauek izan daitezke:
4.4. Security Suite Segurtasun Informatikoko zerbitzua: Une
bakoitzean diren Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek Security Suite
Segurtasun Informatikoko zerbitzua jar dezake Bezeroaren eskura. Zerbitzu
hori ematea arautzen duten baldintza partikularrak Bezeroen Gunean daude
ikusgai, YA.COMen Sarbide Orrian (www.YA.COM). Gune hori Bezeroak une
bakoitzean kontratatuta dituen zerbitzuei loturiko gaiak kudeatzeko
baliatzen da.
4.5. Domeinua eta Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua: Une bakoitzean
dauden Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek berezko domeinua jar
dezake Bezeroen eskura (aurrerantzean, ·zure domeinua·),
eta mota hauetakoren batekoa izango da, Bezeroak aukeratuta, betiere:
.com, .net, .org, .biz, .info, .es. YA.COM en Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua
arautzen duten Baldintza Partikularrak Sarbide Orrian daude, YA.COM
Domeinuen Dendan, hain zuzen. Zerbitzu Gehigarri hau barne hartzen duten
Eskaintza Komertzialen bitartez eskuratu ahal izango da.
4.6. Aurrehautaketa edo Zuzeneko Markatze bidezko Ahots Zerbitzua:
ADSLrako une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek
Ahots Zerbitzua jar dezake Bezeroen eskura, zuzeneko sarbidearekin,
alegia, aurrehautaketaz edo zuzeneko markatzeaz. Zerbitzu hori YA.COMek
hornituko du. Zerbitzu honi ezartzen zaizkion Baldintza Partikularrak
Bezeroaren eskura jarriko dira, eta bezeroak berariaz eta Baldintza
Orokor hauetatik bereizita onartu behar ditu Zerbitzua kontratatzen
den unean.
Bosgarrena. Alderdien betebeharrak
5.1. YA.COMen betebeharrak.
Bezeroak Alde Aurreko Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen den unetik
aurrera (aurrerantzean, Zerbitzua Aktibatzeko Data), YA.COMek honako
betebehar hauek izango ditu:
· Bezeroari YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ematea, dokumentu
honetan eta Bezeroak kontratatutako Eskaintza Komertzialean azaltzen
diren baldintzekin bat.
· Bezeroei kontratua suntsitzeko aukera eskaintzea, gasturik
gabe, baldin eta zerbitzua emateko behar diren elementuak jasotzen diren
unetik zenbatzen hasi eta 7 (zazpi) eguneko epean, Bezeroak zuzenbidez
onartzen den edozein eratan adierazten badu kontratua suntsitu nahi
duela. Kasu horretan, Bezeroak jaso dituen elementu guztiak itzuli behar
ditu.
· Hala badagokio, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera
kontratatu dituen Zerbitzu Gehigarriak Bezeroari eskuratzea.
· Laguntza Teknikoko zerbitzua ematea 8:00etatik 24:00etara,
Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren telefonoaren bitartez. Horren zenbakia
zerbitzuaren instalazio gidarekin batera emango zaio Bezeroari.
· Bezeroentzako Arreta Zerbitzua izatea, 902 902 902 telefono
zenbakian, 8:00etatik 24:00etara. Telefono zenbaki horren bitartez,
Bezeroak eskura dituen zerbitzuei buruzko edozein informazio eskatu
ahal izango du, bai eta zer prozedura jarraitu behar duen galdetu ere,
emandako zerbitzuarengatik erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu nahi
izatekotan.
· YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua bezeroak kontratatutako ordutegian
erabilgarri egon dadin bermatzea, mantentze lanengatik aldi batez eteten
den kasuetan izan ezik.
Ahal den heinean, behar adinako aurrerapenarekin jakinarazi behar dira
etenaldi horiek Zerbitzuaren Sarbide Orriaren edo helbide elektronikoaren
bitartez. Ezin izango da eskatu YA.COMek betebehar hori bete dezala,
baldin eta ezinbesteko arrazoiak gertatzen badira edota zerbitzua eskaintzeko
oinarri gisa jarduten duen datu sarea nahi gabe eta haren kontrolaz
kanpo erortzen bada.
· Komunikazioetan isilpea gordetzea eta bermatzea, dagokion
justiziako edo administrazioko aginpideak eskatzen duen kasuetan izan
ezik. Kasu horretan, horiek eskatzen duten informazioa emateko eskubidea
du Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.
5.2. Bezeroaren betebeharrak
Zerbitzua Aktibatzeko Dataz geroztik, Bezeroak honako betebehar hauek
izango ditu:
· Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren baldintzetan
zehazten den aldian kontratua mantentzea.
· YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuagatik zor diren zenbatekoak ordaintzea,
bezeroak kontratatutako merkataritza-eskaintzan zehaztu direnaren arabera.
· YA.COMi itzultzea aplikatutako deskontuak, Baldintza Orokor
hauetako Zazpigarren Klausulan nahiz Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua
kontratatzeko erabili duen Eskaintza Komertzialean xedatutakoarekin
bat.
· YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua legearen aurka edo Baldintza
Orokor hauen aurka ez erabiltzea. Zehazki, Debekatuta dago Bezeroak
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzea honako hauek gauzatzeko: legez
kontrako ekintzak; eskatu ez diren publizitateko mezuak edo mezu komertzialak
bidaltzea (spam a); jabetza intelektualaren, patenteen eta marken gaineko
legedia urratzea; eta Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzean
aplikagarria den lege oro urratzea.
· Bezeroak ez du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua hirugarrenei
birsaltzeko erabili behar, ez eta lagatzeko edo ustiaketa komertziala
egiteko ere, baldin eta ez badu YA.COMen berariazko baimen idatzirik.
· Emandako pasahitzak eta Bezero identifikadorea gordetzea eta
babestea. Hortaz, Bezeroak bere gain hartzen ditu pasahitz horiek gaizki
erabiltzean edo ezagutzera ematean eragiten diren kalte eta galera guztiak.
Bezeroak edozein unetan aldatu ahal izango du pasahitza.
· Hari gabeko konexioa jagon eta babestea, hala balegokio, hirugarrenek,
bezeroak Internetera sartzeko kontratatutako banda-zabalerari onura
ateratzen edo bezeroaren ekipamendu informatikoko informazioa eskuratzen
dihardutenean, egin ditzaketen konexioen ondorioen erantzulea izanik.
Seigarrena. Kontratuaren iraupena eta bukaera
Kontratuaren iraupena zehazgabea da. Halaber, bezeroari harpidetzen
duen Eskaintza Komertzialean adieraziko zaio (aurrerantzean, Hasierako
Nahitaezko Aldia), Zerbitzua Aktibatzeko Datatik zenbatzen hasita. Kasu
horretan, kontratua iraungitzen denean, automatikoki berrituko da, urtebeteko
aldietan, baldin Bezeroak berariaz aurkakoa jakinarazten ez badu berritze
data baino HAMABOST (15) egun lehenago.
Hasierako Nahitaezko Aldia igarotzen denean, Bezeroak, Zazpigarren
Baldintzan adierazten diren aplikatutako deskontuak itzuli gabe, edozein
unetan eskatu ahal izango du borondatezko baja YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan,
ondorengo paragrafoan zehazten diren baldintzetan:
Zerbitzuaren borondatezko baja Bezeroak berak jakinarazi ahal izango
du, ondorengo edozer prozedura erabilita, bajaren data eraginkorra baino
HAMABOST (15) egun lehenago, gutxienez: I) YA.COM era idatzizko jakinarazpena
eta Nortasun Agiri Nazionala bidaliz: 1058 posta kutxa, 28108 Alcobendas
(Madrid) II) Bezeroarentzako Arretarako telefono zenbakira deituz: 902
902 886. Bertan datu pertsonalak eman (izena, helbidea, NAN, etab.),
eta Zerbitzua uzteko borondate argia adierazi behar da, emango diren
argibideak jarraituta III) Bezeroarentzako Arretarako web orrian, horretarako
jarritako espazioan, formularioa datu pertsonalekin eta Zerbitzua uzteko
borondate argiaren adierazpenarekin betez, emango diren argibideak jarraituta
Hasierako Nahitaezko Aldian baja ematekotan, aplikatutako deskontuak
itzuliko dira, Zazpigarren Baldintzan adierazitakoarekin bat.
YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuko eta, hala balegokio, zerbitzu gehigarrietako
baja, bezeroak eskatzen duenetik hamabost egunetara emango da benetan.
Bajako benetako egunetik fakturazio-epeko azken egunera arte kobratutako
zerbitzuari edo zerbitzuei dagozkien zenbatekoak itzuliko ditu YA.COMek.
YA.COMek ez badu betebeharretako bat betetzen, Bezeroak berehala eta
era frogagarrian jakinarazi beharko dio. Jakinarazpenetik HAMABOST (15)
egun igaro eta YA.COMek betebehar hori bete gabe jarraitzen badu, Bezeroak
kontratua amaitutzat jotzea erabaki dezake, Zazpigarren Baldintzari
dagozkion aplikatutako deskontuak itzuli behar izan gabe. Bi Alderdiek
adosten dute hori izango dela ondorio bakarra kontratua arrazoi horrengatik
suntsitzen denetan.
YA.COMek YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eteteko eskubidea du, edota
Bezeroarekiko harremana berehala bertan behera uzteko eskubidea, baldin
eta atzematen badu zerbitzua Baldintza Orokor hauetan jasota dagoenaren
edo indarrean den legediaren aurkakoa dela, edota Bezeroak ez badu ordaintzen
ordaindu beharreko zenbatekoren bat.
Zazpigarrena. Baldintza Ekonomikoak
7.1. Bezeroak honako hauek ordaindu behar dizkio YA.COMi YA.COM
ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa truke:
a. Hasierako alta kuota, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan
alta ematean. Bezeroak hilabeteko lehen kuota finkoarekin batera ordainduko
du. Hala ere, Bezeroak kontratatu duen Eskaintza Komertzialean hasierako
alta kuotarako deskontuak ezarrita badaude, aplikatu ahal izango dira.
b. Hilabeteko kuota finkoa. Bezeroak hilabete aurreratuka
ordainduko du. Hilabeteko kuota finko hori Bezeroak kontratatzen duen
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa ezaugarrien araberakoa
izango da.
c. Egindako kontsumoagatiko edo deskargatutako bolumenagatiko
gastuak, Bezeroak aukeratutako modalitatearen arabera.
d. Baja izapidetzeko gastuak. Eskaintza Komertzialean
daude zehaztuta. Bezeroak Zerbitzuan baja ematea eskatzen duen unean
ordaindu behar ditu.
e. Horrez gain, Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren
barruan sar daiteke Bezeroak Konexio Hardwarea, Konexio Osagarriak
eta beste edozein ekipamendu informatiko erostea. Gailu horien prezioa
Bezeroak ordaindu beharreko hilabeteko kuota finkoan sar daiteke edota
hilabeteko lehen kuotarekin batera aldi bakarrean ordaindu beharreko
zenbateko bakarra izan daiteke, Bezeroak kontratatutako Eskaintza
Komertzialean horretarako deskontuak egoten badira izan ezik, hasierako
aldian Bezeroak baja ez emateak baldintzatuta, betiere.
f. Abonu-kuota: YA.COMek ez du abonu-kuotagatiko zenbatekorik
kobratuko.
g. Besterik adierazi ezean, ordainketa guztiak banku helbideratzez
egingo dira. Hala ere, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deituz (902
024 084), Bezeroak bestelako ordainketa erak erabili ahal izango ditu
fakturak ordaintzeko.
h. Bezeroak YA.COMi, hasierako alta-kuotagatik, hileko kuota
finkoagatik, egindako kontsumoengatik, eta hala balegokio, konexio-hardwareagatik
edota konexio-osagarriagatik edota ekipamendu informatikoagatik ordaindu
beharko dizkion berariazko zenbatekoak, YA.COMek merkataritza-eskaintza
bakoitzarentzat argitaratutako tarifa-tauletan ezarritakoak izango
dira, hain zuzen ere, http://www.acceso.YA.COM/tarifas URLaren bitartez
unean ezarritakoak, eta YA.COMek bezeroari modu telematikoan fakturatuko
dizkio, indarreko legeriaren arabera.
7.2. Bezeroak ez badu ordaintzen aipatutako zenbatekoren bat,
YA.COMek YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua aldi baterako eteteko eskubidea
du. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eteten den unetik HAMABOST (15) egun
igarotakoan, Bezeroak ez baditu ordaindu zor dituen zenbatekoak, YA.COMek
Zerbitzua behin betikoz eten dezake. Kasu horretan, kontratua amaitutzat
joko da, Bezeroari egotz dakiokeen kausa dela medio.
7.3. Aplikatutako deskontuak itzultzea: kontratua YA.COMi egotzi
ezin zaion kausarengatik amaitzekotan (Bezeroak ez dituelako kontratuan
jasota dauden betebeharrak bete edota Hasierako Derrigorrezko Aldian
Bezeroak borondatezko baja eskatu duelako) Bezeroak YA.COMi itzuli egin
beharko dizkio, Baldintza honetan jasota dagoenarekin bat, Eskaintza
Komertzial bakoitzean zehaztutako baja bideratzeko gastuak, bai eta
aplikatutako deskontuak ere. Itzuli behar den zenbatekoa kalkulatzeko,
Bezeroak gutxiago ordain dezan kontratua indarrean denbora luzeagoz
izan badu, segidan zehazten diren zenbatekoetatik txikiena hartuko da:
i. Bezeroak Eskaintza Komertzialaren ondorioz izan dituen
deskontuen zenbatekoari dagokiona, baldin deskontuetarako baldintza
Hasierako Nahitaezko Aldian (urtebete, Eskaintza Komertzialean besterik
adierazi ezean) Bezero gisa irautea bazen. Kasu horietan, honako hauek
joko dira deskontutzat: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta kuotarik
ez ordaintzea; konexio ekipamendua dohainik eskuratzea nahiz kontratatu
den Eskaintza Komertzialean sar daitezkeen bestelako onurak.
j. Edota Hasierako Nahitaezko Aldia osatu bitartean falta
diren gainerako kuotak.
7.4. Zerbitzua ez Aktibatzea: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua
ez bada aktibatzen Konexio Hardwarea ezin izan delako entregatu Bezeroari
egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, aipaturiko Hardwarea kontratatzean
Bezeroak adierazitako helbidean YA.COM entregatzen saiatzen den lehen
alditik HOGEITA HAMAR (30) egun natural igarotakoan, Bezeroak YA.COMi
ordaindu egin beharko dizkio YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta kudeatzeko
izan dituen gastuak. Gastu horien zenbatekoa Eskaintza Komertzial bakoitzean
adieraziko da, <http://www.acceso.YA.COM/tarifas> URLan.
Zortzigarrena. Erantzukizunak
8.1. Komunikazioak. YA.COMek, indarrean den legediaren arabera,
eska daitezkeen neurriak eta baliabide teknikoak onartuko eta instalatuko
ditu, YA.COMen sarean komunikazio isilpea eta zerbitzuaren segurtasuna
bermatze aldera.
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren
34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 14. artikuluarekin bat, YA.COM
ez da arduratuko erabiltzaileen sarearen bitartez bidaltzen duten informazioaz,
datuak zerbitzuaren hartzaileak ematen dituen kasuetan.
8.2. Zerbitzuaren kalitatea. YA.COMek hitzematen du Bezeroak
kontratatzen dituen zerbitzu guztietako kalitate maila beteko duela,
legeetan xedaturik dauden parametroekin eta metodoekin bat.
YA.COMek bezeroari kalte-ordaina emango dio, fakturazio-aldi batean
zerbitzua 24 ordutik gora aldi baterako eteten badu. Bezeroak berari
jakinarazten dizkionetik hasita zenbatuko dira orduak, eta YA.COMi egotz
dakizkiokeen zioengatik gertatu beharko da etendura. Bezeroak zenbateko
hauxe jasoko du: zerbitzua eten delako aldiaren zati proportzionalari
dagokion zenbatekoa gehi % 10. Zenbateko honek ezingo du hileko bati
dagokion zenbatekoa gainditu.
Bezeroak, fakturatutako aldia bukatu eta bi asteko epearen barruan
eskatu beharko du kalte-ordaina ezartzea. YA.COMek datozen fakturazio-aldietan
ezarriko du.
8.3. Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak
8.3.1. Fakturazio-aldiak dirauen bitartean, Bezeroak, Internetera
sartzeko zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak jasaten baditu, operatzaileak,
YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuari dagokion hileko kuotaren zenbatekoa
itzuli beharko dio abonatuari, etenaldiaren iraupenagatik hainbanaturik.
YA.COMek, hortaz, kalte-ordaina emango dio automatikoki Bezaroari,
hain zuzen ere, hurrengo fakturazio-aldiaren fakturan, zerbitzuaren
etenaldiak euro batetik gorako ordaina izateko eskubidea ekartzen
badu.
8.3.2. Ez da aurreko atalean adierazitakoa ezarriko, aldi
baterako etenaldia honako zio batek eraginda geratzen bada:
i. Bezeroak kontratuko baldintzak betetzen ez baditu (ez-betetze
larria).
ii. Abonatua, indarreko arauen arabera ebaluatu ez diren teminal-ekipamenduetara
konektatuta egoteagatik gertatzen badira kalteak sarean.
8.3.3. Klausula honetan ezarritako ordaina, azken erabiltzaileei
egin dakizkieken kalteengatiko erantzukizunaren kalterik gabe ulertzen
da, Komunikazio elektroniko zerbitzuak emateko, zerbitzu unibertsalerako
eta erabiltzaileen babeserako baldintzei buruzko Arautegiaren (apirilaren
15eko 424/2005 Errege Dekretuak onetsi zuena) 102.3. artikuan ezarritakoa
betez eskatuko baita.
8.4. Datu pertsonalak: YA.COMek legeak eskatzen dituen segurtasun
neurri guztiak hartu ditu, Bezeroak ematen dituen datu pertsonalak babeste
aldera. Bezeroa
8.5. Erabilgarritasuna YA.COMek Bezeroen eskura jartzen dituen
lotura gailuen xede bakarra Bezeroei Interneten eskuragarri dagoen informazioa
bilatzea erraztea da. YA.COMek ez du bermatzen zerbitzua egokia denik
kontratatzen den zerbitzua gainditzen duten zerbitzuetarako, ez eta
Interneteko webgune guztietan sartzeko ere. YA.COMek ez ditu eskaintzen
edo merkaturatzen esteketan eskuragarri dauden produktuak eta zerbitzuak,
eta ez du ardurarik bere gain hartzen produktu edo zerbitzu horiengatik.
8.6. Erabilera eta Edukiak. YA.COMek zerbitzua eman baino ez
du egiten; alegia, ez du kontrolatzen Bezeroak zer erabilera ematen
dion YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuari.
Ildo horretan, YA.COMek ez ditu bere gain hartzen Bezeroak Baldintza
Orokor hauen edo legeen aurkako erabilera edo edukiak. Hartara, Bezeroa
da baldintza hauen edo legearen aurkako erabileren erantzule, bai eta
Zerbitzu Gehigarrietan erakuts daitezkeen edukien egiazkotasunaren edo
zilegitasunaren aurkako erabileren erantzule ere.
YA.COM, zuzenean nahiz hirugarrenen jakinarazpenen edo eskaeren bitartez,
jabetzen bada indarrean diren legeen edo Baldintza Orokor hauen aurkako
edukiak daudela, edo iruzurrezko, legez kanpoko edo YA.COM ADSL Sarbide
Zerbitzua izenekoa (Zerbitzu Gehigarriak barne) baimenik gabeko
helburuetarako erabili dela, YA.COMek eskubidea du YA.COM ADSL Sarbide
Zerbitzua erabat edo zati batean eteteko, Zerbitzu Gehigarriak barne,
eta, horretarako, ez du Bezeroaren aurretiko baimenik beharko. Legea
hausten duten edukiak ezabatu egingo dira, edota beharrezkotzat jotzen
diren bestelako neurriak hartuko dira, legez kanpoko ekintzak edo legea
urratzen duen atzemandako ekintzak iraun dezan saiheste aldera.
Bezeroak ezin izango du inolaz ere kontratatutako Eskaintza Komertzialean
baimentzen den transferentzia tasatik (banda zabaleraren kontsumoa)
atera, ez gainetik ez behetik. Horren harira, YA.COMek ez du utziko
Bezeroak ADSL konexioa edota Zerbitzu Gehigarri bat edo guztiak erabil
ditzan hainbat ezaugarrirengatik (tamaina, formatua eta abar) Zerbitzu
Gehigarriek funtziona dezaten zailtzen duten elementuak bidaltzeko edo
hedatzeko.
8.7. Horrez gain, YA.COMek administrazioko edo justiziako agintariei
legez kanpoko jarduerak izan daitezkeenak jakinarazteko ahalmena izango
du, aurretik Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.
8.8. Birus informatikoak. YA.COMek ez du kontrolatzen edo bermatzen
hirugarrenek bere atari sarean eskaintzen dituzten zerbitzuetan ez denik
Bezeroaren sistema informatikoa (softwarea eta hardwarea) edo horretan
gordetako dokumentu eta fitxategiak kalte ditzakeen birus informatikorik
egongo.
Bederatzigarrena. Jabetza Intelektuala eta Industriala
Bezeroak onartzen du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua harpidetzean eskura
ditzakeen irudiak, diseinuak, marrazkiak, edukiak, logoak, markak eta
Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken legediak babes dezakeen
bestelako edozein produktu YA.COMenak direla, edota horien titularrenak
(hirugarrenak). Bezeroak hitzematen du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua
eskubide horiek errespetatuz erabiliko duela.
Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeak ez du inolaz ere
berekin ekartzen YA.COMek Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken
gaineko eskubideak lagatzea. YA.COMek debekatu egiten du Zerbitzua zuzenean
edo zeharka erabiltzea Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken
gainean aplika daitezkeen legeen aurka egiten duen edozein eratan. Hartara,
horrela jardutea eta horren ondorioak Bezeroaren ardura baino ez dira,
eta inolaz ere ez dute YA.COM kaltetuko.
Hamargarrena. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Kontratatzeko
Baldintza Orokorrak Aldatzea.
YA.COMek edozein unetan aldatu ahal izango ditu Baldintza Orokor hauek,
edota erabilerarako beste baldintza batzuk gehitu, indarrean den legediarekin
bat, betiere. Horretarako, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa
Sarbide Orrian horren berri eman behar da, eta eragindako azken erabiltzaileei
jakinarazi behar zaie, HOGEITA HAMAR (30) eguneko aurreabisu epean.
Aldaketa horiek indarrean sartzen diren unetik baino ez dira aplikatuko.
Bezeroak kontratua bukatu baino lehen suntsitu ahal izango du kontratu
hori, zenbatekorik ordaindu behar izan gabe, baldin ez baditu Baldintza
Orokorren aldaketak edo baldintza berriak onartzen.
Hamaikagarrena. Aldaketa Teknologikoak
YA.COMek nahi hainbat aldaketa sartu ahal izango ditu Bezeroaren sistemetan
eta instalazioetan, bai eta bere sareetan bertan ere. Aldaketa horiek
legeek hala eskatzen dutelako, zerbitzuaren kalitate teknikoa mantentzeko
edo hobetzeko -betiere, aldaketa horiek ez badituzte kontratatu den
Zerbitzuko funtsezko alderdiak aldatzen- egingo dira. Kasu horietan,
aurretik Bezeroari jakinarazi behar zaio.
Hamabigarrena. Datu pertsonalak babestea.
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzearen ondorioz, Bezeroa jakitun
da eta onartzen du berak YA.COMi emandako datu pertsonalak YA.COMen
ardurapean den datu pertsonalen fitxategi batean tratatuko direla. Fitxategi
horren xedea izango da kontrataturiko zerbitzua administratzea eta zerbitzuari
lotutako gertakariak kudeatzea. YA.COMek, orobat, Bezeroari jakinarazten
dio ezen, zerbitzua egitearen behar teknikoak direla kausa, YA.COMen
zerbitzarira sartzean, IP zenbaki bat esleituko zaiola (Bezeroak kontrataturiko
modalitatean). IP horrek, zerbitzari horretara egiten dituen sarraldiak
erregistratuko ditu. IP zenbaki hori, era berean, YA.COMek gordeko du,
konpainia honek aipatu xedeak bete ahal izan ditzan; bai eta agintariek,
euren eskumendean dituzten zereginak eginez, Bezeroari buruzko informazioa
eskatzeko egiten dituzten eskaerak betetzeko ere, halako eskaerarik
izanez gero.
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeko eskatutako datu guztiak
ematea nahitaezkoa da. Izan ere, horiek guztiak jasotzea beharrezkoa
da, aurreko paragrafoan adierazitako xedeak betetzeko. Hartara, YA.COMek
Zerbitzua kontratatzea ukatu ahal izango dio datu horiek ematen ez dituen
interesatuari.
Halaber, BEZEROAK baimena ematen du, berak YA.COMi kontratatuko zerbitzuaren
esparruan eman dizkion datuak YA.COMek xede hauetarako erabil ditzan:
- Bezeroak leial bihurtzeko egitaraua kudeatzeko (opariak ematea,
bezeroentzako sustapen bereziak kudeatzea, YA.COMen produktu berrien
berri ematea...Postaz, posta elektronikoz, mezu laburren zerbitzuaren
bidez (SMS) edota MMSz igorriko dira).
- YA.COMek, YA.COMen produktu edota zerbitzuen (telekomunikazioko
zerbitzuak, informazioaren gizartearen zerbitzuak eta argazkilaritzarekin
zerikusia duten produktuei buruzko merkataritza elektronikoa), merkataritza-jakinarazpenak
igortzeko, postaz, helbide elektronikoz nahiz mezu laburren zerbitzuren
bidez (SMS)edo MMSz.
BEZEROAk, bere datuak aurreko bi paragrafoetan adierazitako xedeetarako
erabiltzeko eman duen baimena ezeztatu ahal izango du, eta datuak eskuratu,
zuzendu, deuseztatu edota aurkatzeko eskubideak egikaritu ahal izango
ditu, YA.COMen helbidera (Brusela etorbidea 20, Gorbea eraikina 4, 28108
Alcobendas (Madril)), hain zuzen ere, Aholkularitza Juridikoko arlora,
·Datu Babesa· erreferentziarekin, bezeroak berak sinatutako
gutuna bidaliz eta gutunarekin batera, NANen kopia irakurgarria igorriz
eta YA.COMek eskaera bete duelako berrespena, edo, hala balegokio, eskaera
osorik ez betetzeko zioak, bidaltzeko helbidea jakinaraziz.
Hamahirugarrena. Jakinarazpenak
Jakinarazpen guztiak, baita Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzutik
baja hartzeko idatzitakoak ere, helbide honetara bidali behar zaizkio
YA.COMi: Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid)..
Hamalaugarrena. Erreklamazioak
YA.COMek badu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua. Zerbitzu horren xede
da Bezeroak aurkezten duen edozein kexari, erreklamaziori nahiz kontratuko
gorabeherari kasu egin eta irtenbidea ematea. Bezeroak zerbitzu horrengana
jo ahal izango du.
Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. Bezeroak jakinarazten dion
erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari erreferentzia zenbaki bat
jarriko dio, eta zenbaki hori Bezeroari adieraziko dio.
Bezeroari jakinarazten zaio, orobat, eskubidea duela Bezeroentzako
Arreta Zerbitzuari egiaztagiria eskatzeko, Bezeroak kexa edo erreklamazioa
aurkezten duenean. Kexa edo erreklamazioa aurkeztu dela eta haren edukia
zein den egiaztatuko du egiaztagiriak, eta egiaztatze horrek ahalbidetzen
duen edozein euskarritan eman daiteke.
Erreklamazioak aurkezteko hiru bide daude: 902 902 902 telefono zenbakira
deitzea (edo, aldaketarik izanez gero, horren ordez jartzen den telefono
zenbakira); edo helbide honetara idaztea: Apartado de Correos n.º
1058, 28108 Alcobendas (Madrid); edo posta elektronikogatik helbide
honetara idaztea: acceso@ya.com
Bezeroak hilabeteko epea du kexa edo erreklamazioa egiteko, kexa edo
erreklamazioa eragin duen gertaeraren berri duen unetik hasita. Behin
erreklamazioa eginda, Bezeroak, hilabeteko epean ez badu erantzun egokirik
jasotzen YA.COMengandik, hurrengo idatz zatietan adierazitako bideetara
jo ahal izango du.
Bezeroak bere erreklamazioa aurkeztu ahal izango die kontsumoko arbitraje
batzordeei, haien araudietan zehaztutako baldintzetan.
Baldin Bezeroak edo YA.COMek arbitraje batzordeetara jotzea onartzen
ez badute, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzara
jo ahal izango du Bezeroak, hiru hilabeteko epean, operadorearen erantzuna
jasotzen duenetik -edo erantzun hori jasotzeko epea bukatzen denetik-
zenbatzen hasita.
Era berean, jurisdikzio arruntean eskumena duten auzitegietara jo ahal
izango du Bezeroak.
Hamabosgarrena.- Kontratuko hizkuntzak
Baldintza orokor hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz eta ingelesez
eskura daitezke.
Hizkuntza horietako bertsioen artean desadostasunik gertatzen bada, gaztelaniazko
bertsioa izango da beti nagusi.
Ya.com LÍNEA Y VOZ ZERBITZUAREN BALDINTZA
BEREZIAK
Lehenengoa.- Aplikazio eremu eta xedea
Honako Baldintza Berezi hauen xedea Ya.com-ek bezeroari eskeiniko dion,
bezeroak berak erabiliko duen eta Baldintza Berezi hauetan Ya.com Línea
y Voz Zerbitzua izena duen zerbitzuaren eremua ezartzea da, Ya.com-ek
eskeinitako sarbide zuzenari dagokionez. Ya.com Línea y Voz Zerbitzua
Ya.com-en ADSL Sarbide Zerbitzuaren eranskin moduan konfiguratuko da,
ahal den modalitatean, eta bakarrik kontratatu ahal izango da Ya.com-en
edozein ADSL Sarbide Zerbitzuren eranskin modura, momentu bakoitzean
Ya.com-ek bezeroen eskura jartzen dituen eskaintza ezberdinen arabera.
Honako Baldintza Berezi hauek, beraz, Ya.com-en ADSL Sarbide Zerbitzuaren
Kontratazio Baldintza Orokorren Osagarri modura eta haiekin batera ezartzen
dira.
Ya.com Línea y Voz Zerbitzua ondorengo honetan datza. IP teknologia
erabiltzen duen sarbide zuzeneko telefonia finko zerbitzu bat eskeintzen
da, beti ere zerbitzua jasotzeko beharreko teknologia duten kobertura
nazionaleko eremuetan instalatuko delarik eta Ya.com-i dagokion indarreko
araudiak ezarritako kalitate mailen arabera, Ya.com izango baita zerbitzu
honen hornitzailea.
Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketa egokia lortzeko, numerazioaren
erabilera beharrezkoa izango da, numerazio hau Bezeroak berak esleitu
ahal izango duelarik, honako Baldintza hauetan araututako garraigarritasun
prozesua erabiliz. Bestela, Ya.com-ek burutuko du numerazioaren esleipen
zuzena, beti ere indarreko eskeintza komertzialaren arabera eta zerbitzuaren
horniketarako erabilitako teknologiaren egoeraren arabera ere.
Ya.com Línea y Voz Zerbitzua Bezeroari eskeiniko zaio azken
bezero gisa eta honen erabilera bakarra kontratazio prozesuan zehaztutako
instalazio etxebizitzako helbidean edota sozietatearen helbidean burutuko
delarik. Bezereoak ezin izango du zerbitzua birsaldu, inola ere hirugarren
parteei banatu, ezta Ya.com Línea y Voz Zerbitzua kontratazio
etxebizitzako helbidetik edota sozietateko helbidetik kanpo erabili
ere. Bezeroa Ya.com Voz Zerbitzua erabili edo eskatzen duen edozein
pertsona izango da, kominikazio sare publikorik erabiltzen ez duena
eta publikoaren eskura dauden komunikazio elektroniko zerbitzurik eskeintzen
edo birsaltzen ez duena.
Ya.com-ek ez du bezeroak kontratazioa egiterakoan emnadako datu faltsuengan
edo informazio faltarengan inolako erantzunkizunik izango.
Bigarrena.-Konexio epea
Zerbitzuaren hasierako konexio epea gehiengo 60 (hirurogei) egunekoa
izango da, Bezeroak kontratazio eskaera burutzeko ordutik eta Ya.com-ek
kontratazio eskaera hura baliozkotzat jo ondoren.
Bezeroak alta eskatu duenetik eta zerbitzua hornitzen den momentura
arte, Bezeroa oraindik ere bere aurreko operadorearen bezero izango
da, aurreko zerbitzu berak jasoko dituelarik eta ordura arte izandako
fakturazio bera mantenduko duelarik.
Hirugarrena.- Aurretiko baldintzak.
Ondoren deskribatzen diren baldintzak bezeroak betetzea derrigorrezkoa
izango da eta Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketarako beharrezkoa
ere. Baldintza hauek betetzen ez badira, kontratua aurrera eramatea
ezinezkoa izango da eta inola ere ez burututzat hartuko da.
(i) Hala beharrezkoa bada, garraigarritasun eskaera era egokian eta
idatziz bete beharko da, hari dagokionez indarreko araudiaren arabera.
Honek suposa ditzakeen baldintzen artean, hirugarren pertsona batek
egiaztatuko duen prozesu telefoniko bat burutzea egongo litzateke.
(ii) Instalazio kokalekua zerbitzuaren horniketa posible egiten duen
beharrezko teknologia duen kobertura eremu geografiko batean kokatuta
egon beharko da.
(iii) Momentu bakoitzean indarrean dagoen Eskeintza komertzialak
ezarritakoa jarraituz, beharbada Bezeroak sarbide hornitzaile bati
kontratatutako linea telefoniko bat izan beharko du.
Laugarrena.- Zerbitzuaren ezaugarriak.
a) Ya.com Línea y Voz Zerbitzua ondorengo honetan datza: sarbide
zuzeneko telefonia finko zerbitzu bat da eta Bezeroak ez du bere egungo
sarbide hornitzailearekin kontratatuta duen zerbitzu hau hornitzen den
gaineko linea mantentzeko beharrik izango.
b) Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren ezaugarri guztiak
momento bakoitzean indarrean dagoen Eskeintza komertzialean zehaztuta
egongo dira eta Bezeroaren eskura egongo dira edozein momentutan.
c) Teknologiaren egoeraren arabera, Ya.com Línea y Voz
Zerbitzuak momentu berean hainbat dei telefoniko burutzea onartzen du.
Hori posible izateko eta zerbitzua era egokian erabiltzeko, Bezeroak
beharreko ekipamendua eduki beharko du, hau behar bezala homologatuta
egon beharko delarik. Beharbada, zerbitzuaren kalitatea murriztuta ikus
daiteke momentu berean dei bat baino gehiago burutzen denean.
Momento bakoitzean indarrean dagoen Eskeintza komertzialak ezarritakoari
jarraituz, Ya.com-ek zerbitzuaren kalitate egokia berma dezake bakarrik
momentu berean hiru dei baino ez burutzen badira.
d) Linearen mantentzea Ya.com-en erantzunkizuna izango da, hau
telefonogunetik Sare amaiera punturaino (PTR) doalarik. Beraz, bezeroaren
erantzunkizuna izango da linearen mantentzea PTR-tik Zerbitzuaren horniketarako
erabiltzen den ekipamenduraino.
e) Ekipamendua:
a. Zerbitzuaren erabilera egoki bat burutu ahal izateko,
Zerbitzu honen horniketarako espezifikoki zuzenduta dagoen ekipamendua
erabiltzea beharrezkoa da, ekipamendu hau Ya.com-ek Bezeroaren eskura
jarriko duelarik. Edozein kasutan, Bezeroak ezin izango du telekomunikazio
sare publikora edo / eta Ya.com-ek bere eskura jarritako ekipamendura
behar bezala homologatuta ez dagoen edota nahitaezko onespen agiria
ez duen ekiporik konektatu.
b. Ya.com-ek zerbitzuaren erabilerarako beharrezkoa den ekipamendua
Bezeroen eskura jarriko du salmenta erregimena bezala. Erregimen hura
edozein aldaketa izango balu, aldez aurretik aldaketa hura eta indarreko
baldintzak Bezeroari jakinaraziko zaizkio.
c. Bezeroak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren erabilera egoki
bat burutu ahal izateko, Bezeroak berak Ya.com-ek bere eskura jarri
duen ekipamendua bere etxebizitzako hargune nagusira konektatu beharko
du. Beste hargunerik egongo balitz, Bezeroak ezin izango du ekipamentua
hargune haietara konektatu. Beraz, Bezeroak ezin izango du Ya.com
Línea y Voz Zerbitzua bere etxebizitzako hargune sare internoan
zehar erabili.
d. Ya.com-ek ezin du bermatu eta ez du inolako erantzunkizunik ezinezkoa
suertatzen bada ezarritako goreneko abiadura lortzea, arrazoi teknikoak
direla eta edota bateraezintasunak direla eta bada, edo, orokorrean
Ya.com-en eskutik kanpo dauden kanpoko faktoreak direla eta baldin
bada. Ya.com-ek ADSL zerbitzua bere eskura duen sarbide tecnología
erabiliz hornitzeko eskubidea gordetzen du. Beraz, Bezeroak France
Telecom España Internet Service Provider S.A.U.-ri (bere Ya.com
markak hala deituta) baimena ematen dio bere izenean eta hura ordezkatuz,
kontratu honen gaineko linea telefonikoak beharrezkoak diren ekintza
guztiak burutzeko, Telefónica de España S.A.U. sarbide
operadoreari edo dagokionari bere lineen garraigarritasuna eta eskura
dauden edo libre dauden bikoteen desesleipena eskatzeko adibidez,
baina beharrezkoa den beste edozein kudeaketa ere burutzeko baimena
izango dutelarik.
Bosgarrena.- Bateraezintasunak
Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren funtzionamendu egokia posible
egiteko, zerbitzuak ekipamendu berezi bat darama, korronte elektrikoaren
bidez funtzionatzen duena. Beraz, energia elektrikoaren horniduran akats
bat suertatzen bada, ekipamenduak ez du era egokian funtzionatuko. Aipatutako
kasu hauetan, hau da, energia elektrikoaren horniduran etenak edo /
eta akatsak suertatuko balira, beharbada kontratatutako zerbitzuak ekipamenduari
konektatutako linea telefonikoa erabiltzen duten beste hainbat zerbitzuk
ez lukete funtzionatuko. Holakorik gertatuz gero, Ya.com-ek bere eskuetan
dagoen guztia egiten saiatuko da Ya.com Línea y Voz Zerbitzua
berriz ere ahalik eta azkarren funtziona dezan, behin energia elektrikoaren
horniduran suertatutako akatsaren arrazoia desagertu ondoren.
Era berean, Bezeroaren etxebizitzan instalatuta dauden hainbat zerbitzurekin
bateraezintasunak suerta daitezke; adibidez, hainbat alarma sistemarekin,
instalatutako terminal telefonikoekin edota fax zerbitzuekin.
Seigarrena.- Kontratuaren iraupena.
Kontratuaren epea mugagabea da, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa
Kontratazioaren Baldintza Orokorretan zehazten denari jarraituz.
Kontratuaren ebazpena YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa
Kontratazioaren Baldintza Orokorretan zehazten denari jarraituz burutuko
da.
Zazpigarrena.- Zerbitzuaren erabilerarako baldintzak
7.1. Deskonexioa burutzeko eskaera: Bezeroak edozein moemntutan
YA.COM-ekin kontaktuan jartzeko eskubidea izango du, kontratuaren indarraldian
zehar, Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren deskonexioa aurrera eramatea
eskatzeko, bai nazioarteko deiei dagokienez bai bestelako tarifikazio
zerbitzuei dagokienez ere. Zerbitzu hauen deskonexioa aurrera eramatea
nahi duen Bezeroak, Ya.com-i idatzizko jakinarazpen bat bidali beharko
dio honako posta kutxa zenbaki honetara: 1058, 28108 Alcobendas (Madrid).
Ya.com-ek eskatutako zerbitzuaren deskonexioa burutuko du HAMAR (10)
eguneko gehiengo epez Bezeroaren jakinarazpena jasotzen den momentutik
hasita. Eskatutako deskonexioa HAMAR (10) eguneko epe hura igaro ondoren
aurrera eramango ez balitz, Bezeroaren eskuan ez dauden arrazoiengatik
izanda, deskonexio huraren gaineko zerbitzuak eragindako kostuengan
Ya.com-ek izango du erantzunkizuna.
Bestelako tarifikazio zerbitzuen artean, hala abonatuak espresuki eskatzen
ez badu, ez dute saride librea izango 6,7,8 eta 9 zifrak jarraitutako
803, 806 eta 807 kodigoen bidez hornitzen diren bestelako tarifikazio
zerbitzuak eta 907 kodigoaren bidez hornitzen diren bestelako tarifikazio
zerbitzuak.
7.2. Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak: Ya.com esku dauden
Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak emango
balira, indarrean dagoen araudiak zehaztutakoari jarraituz, Ya.com-ek
Bezeroari Zerbitzurik gabe egon den epeari dagokion kostuaren parte
proportzionala itzuliko liote, erreferentzia gisa linea akatsdunaren
hileko batezbestekoa hartuko da, etenaldia iraun duen denboraldiaren
aurreko HIRU (3) hileko epea hartuz eta epe hori etenaldiaren iraupenarekin
proportzionalki banatuz.
Etenaldiaren iraupena hiru hilekoa baino gutxiagokoa balitz, hilabete
guztietan izandako batezbesteko fakturazioa kontontutan hartuko litzateke.
Bestela, kontsumo efektiboarekin proportzionala den hileko fakturazio
bat kalkulatuz burutuko da. Zerbitzuaren etenaldia honako honetan datza:
zerbitzuaren matxura bat dela eta, Bezeroak ezin du inolako deirik burutu
Ya.com Línea y Voz Zerbitzua erabiliz. Zerbitzuaren etenaldiaren
iraupena kalkulatzeko, Ya.com-en Bezeroari Arreta Zentroak Bezeroaren
jakinarapena jasotzen duen data eta ordua hartuko da epe honen hasiera
gisa. Epearen amaiera Zerbitzua berriz ere funtzionatzen hasten den
data eta ordua izango da.
Ya.com automatikoki Bezeroari kalte ordaina emateko behartuta egongo
da, etenaldiaren ondorengo apearen facturaren barruan eta etenaldi horrek
euro 1 baino gehiagoko kalte ordaina ematea suposatzen duen kasuetan
bakarrik.
Ezinbesteko kasuek eragindako etenaldien kasuetan, Ya.com-ek bezeroari
abonuaren kuota eta trafikoari lotuta ez dauden bestelako kuotak itzuliko
dizkio, etenaldiak iraun duen epearekin proportzionalki banatuta.
Aurreko ez du aplikaziorik izango etenaldi hura honako arrazoi hauek
eraginda suertatzen bada: i) Bezeroak kontratuan ezarritako baldintzak
era larrian jarraitzen ez baditu, batez ere iruzurra ematen bada edo
ordainketa epez kanpo burutzen bada. ii) Sarea kaltetuta suertatzen
bada, Bezeroak indarreko araudiak ezarritakoari jarraituz konformitate
agiririk ez duten ekipamendu terminalak konektatu baditu.
7.3. Erreklamazioak: Funtzionamenduari, prezioari, fakturazioari,
kalitateari edota Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketarekin
erlazionatuta dagoen beste edozein gauzari lotuta dauden erreklamazioak,
hauek eragin dituen ekintza ezagutzen den momentutik hasita hilabete
BATEKO (1) epean jakinarazi beharko zaizkio Ya.com-i, Bezeroari Arreta
Zerbitzuko linea telefonikora deituz, honen telefono zenbakia 902902902
delarik, edo idatzik honako posta kutxa zenbaki honetara: 1058, 28108
Alcobendas (Madrid). Bezeroak hilabete BATEKO (1) epea igaro ondoren
Ya.com-en erantzunik jaso ez badu, bere erreklamazioa dagokion erakundeei
zuzendu ahal izango dio.
Bezeroari Arreta zerbitzuak, doakoa izanda, Bezeroari, berak egindako
edozein erreklamazio, kexa edo eskaera dela eta, honek jakinarazitako
gertakariaren erreferentzia zenbaki bat emango dio. Ya.com-ek Bezeroari
hurrengo hau jakinarazi nahi dio: Bezeroari Arreta zerbitzuari bere
kexa edo erreklamazioaren jakinarazpena eta edukina bermatzen duen dokumentu
bat eskatzeko eskubidea du, dokumentu hori erreklamazioaren jakinarazpena
ziurtatzen duen edozein formatutan.
7.4. Bezeroak ezin izango du Ya.com Línea y Voz Zerbitzua
hurrengo xede hauekin erabili: hirugarren pertsonei egindako birsalmenta,
lagatzea edo esplotazio komertziala Ya.com-en idatzizko eta espresuki
emandako baimenik gabe.
Ya.com-ek Bezeroari espresuki hurrengo hau jakinarazi nahi dio: ez
dago baimenduta zerbitzuaren erabilera erabilera publikoa duten terminaletan,
telemarketing zerbitzuak hornitzeko xedearekin, Internet sarbideko deiak
burutzeko xedearekin, datuen komunikazioa burutzeko xedearekin, fax
igorpen masiboa burutzeko xedearekin, ahots lineak erabiltzeko edota
egoitzak lotzen dituzten datuak (NOvacom) erabiltzeko xedearekin ere.
Bezeroak holakorik burutuz gero, honako Kontratu honen amaiera automatikoa
emango da.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaren araberako legez kanpoko erabilera
burutzen ari dela antzematen denean, Ya.com-ek Ya.com Línea y
Voz Zerbitzua gabetzea aurrera eramateko eskubidea izango du. Horrelako
legez kanpoko erabilera bat burutu dela kontsideratuko da, Zerbitzua
erabiliz 30 egun baino gutxiagoko epe batean zehar zenbatutako 5.000
minutu baino gehiagoko iraupen osoko deiak burutu direnean.
Ya.com-ek Bezeroari erabilera legez kanpokoa dela jakinaraziko dio
eta, bere kasuan, Zerbitzua berriz ere funtzionamenduan jarriko du Bezeroak
honako kontratu honetan zehatuta dauden baldintzei jarraituz Zerbitzua
erabiltzeko konpromisoa hartzen duenean. Bezeroak bi aldiz burutzen
badu aurretik deskribatu den legez kanpoko erabilera hura, Zerbitzuaren
baja aurrera eramango da, Ya.com-ek bere interesen defentsan burutu
ditzakeen ekintzekiko kalterik gabe.
Zortzigarrena.- Baldintza ekonomikoak eta fakturazioa
Bezeroak, Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketaren truke,
ondoren deskribatuko diren zenbatekoak ordaindu beharko ditu, prezioak
momentuz momentu eguneratzen direlarik zerbitzuen kontratazio burutzen
den momentuan.
· Hileko kuota finkoa, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa
Baldintza Orokorren Zazpigarren Klausulan zehaztuta dagoena (Baldintz
ekonomikoak). Honen zenbatekoa alda daiteke Bezeroak kontratatu duen
Eskeintza komertzialaren ezaugarrien arabera. Zenbatekoak YA.COM
ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa horniketa eta Ya.com Línea
y Voz Zerbitzuaren horniketa barne ditu. Hileko kuota finkoa Ya.com-ek
fakturatuko du eta Bezeroak oradindu beharko du Zazpigarren klausulan
ezarritakoari jarraituz (Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzu ezberdinen Kontratazioaren
Baldintza Orokorren Baldintza ekonomikoak).
Ezarritako kuotak Ya.com-ek aurretiko hilabetero fakturatuko ditu eta
kuotak Bezeroak banku helbideratzea erabiliz ordaindu beharko ditu,
YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa Kontratazioaren Baldintza
orokorren Baldintza ekonomikoek ezarritakoari jarraituz.
Bezeroak ordaindu beharko dituen kuotak gorakadak sufritu ditzakete
urteroko hurrengo epeetarako, KPI-aren aldaketaren arabera
Bezeroak faktura Ya.com-en web gunearen Bezeroak atalean jasoko du,
faktura horretan hornitutako Zerbitzuen zenbateko ezberdin guztiak bereiztuta
agertuko direlarik.
Bederatzigarrena.- Berme gordailua
9.1. Ya.com, indarrezko legediari jarraituz, Bezeroari berme
gordailu bat eratzea eskatzeko eskubidea izango du, bai kontratazioa
burutzen den momentuan, bai kontratuaren indarraldiaren edozein momentutan
ere, ondoren deskribatzen diren kasuetariko bat ematen bada: (i) Bezeroak
ez du Ya.com-en edo beste edozein sarbide operadore baten aurreko edo
indarreko kontratu bat edo hainbati lotutako faktura bat edo hainbat
ordaindu. (ii) Bezeroa behin eta berriro atzeratzen da Ya.com Línea
y Voz Zerbitzuaren orden ordaindu behar dituen fakturen ordainketan.
9.2. Berme gordailuaren eraketa, bere kasuan, esku-dirutan edota
banku abal bidez ordaindu beharko da eta Bezeroak zenbatekoa jakinaraziko
du bermearen eskaeraren momentuan, indarreko araudiak ezarritakoari
jarraituz.
9.3. Bezeroak berme gordailua Ya.com-ek egindako eskaeraren
datatik aurrerako HAMABOST (15) eguneko epean eratzen ez badu, Ya.com-ek
Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren gabetzea aurrera eramateko eskubidea
izango du. Bigarren eskaera baten datatik aurrerako HAMAR (10) eguneko
epea igarota, BEZEROAK berme gordailua eratu ez badu, Ya.com-ek Ya.com
Línea y Voz Zerbitzuaren baja aurrera eramateko eskubidea izango
du.
9.4. Ya.com-ek gordailuaren itzulpena ondoren deskribatuko diren
egoerak betetzen diren momentutik aurrerako HAMABOST (15) eguneko epean
burutuko du: (i) kasuan: urte BATEKO (1) epean ordainketen atzerapenik
ez ziurtatzen den momentuan eta (ii) kasuan: Ya.com-ek Bezeroak ordaindu
beharreko zenbateko guztiak ordainduta daudela jakiten duen momentuaz
geroztik.
9.5. Abonatuak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja burutuz
gero, Ya.com-ek Bezeroak ordaindu beharreko guztia mailegutik hartu
ahal izango du, soberan gelditzen dena Bezeroarentzat izango delarik.
Momento horretan Bezeroak faktura guztiak ordaindu baditu, Ya.com-ek
maileguaren zenbateko osoa itzuliko dio Bezeroari.
Hamargarrena.- Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren
gabetzea eta etentzea
10.1 Aldi baterako gabetzea: Bezeroak, BEZEROAK fakturazioari
dagokion kargu dokumentua jasotzen duen momentutik aurrerako hilabete
BAT (1) baino gehiagoko epe batean zehar Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren
truke ordaindu beharreko zenbatekoen osoko ordainketan edota ordainketa
partzialean atzeratu bada, indarreko araudiak ezarritakoari jarraituz,
Ya.com-ek Bezeroaren Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren gabetzea
aurrera eramateko eskubidea izango du, aldez aurretik Bezeroari jakinaraziko
diolarik, gutxienez HAMABOST (15) egun balioduneko epeaz gabetzearen
momentuaren aurretik.
Orainketa eza eman delako aldi baterako etenaldien kasuan, zerbitzua
deiak jasotzeko mantenduko da, bihurtutako kobroko deien kasuan izan
ezik. Larrialdi deiak ere egin ahal izango dira.
10.2 Zerbitzuaren gabetze edota etentzearen abisua. Ya.com-ek
erbitzuaren etentze edo gabetzea aurrera eraman ahal izateko, honako
baldintza hauek bete beharko dira:
(i) Ya.com-ek ordainketa eskatuko du eta Bezeroari gabetzea idatziz
jakinaraziko dio, gutxienez hamabost egun balioduneko epeaz zerbitzuaren
gabetzea aurrera eramango den data baino lehen.
(ii) Jakinarapenenan, ordainketa ez eginez gero gabetzea aurrera eramango
den data zehaztuko da.
(iii) Zerbitzuaren gabetzea ezin izango da egun baliogabeetan burutu.
10.3. Bezeroak eskatutako gabetzea. Bezeroak Zerbitzuaren aldi
baterako etenaldia eskatzeko eskubidea izango du, etenaldi hura ez delarik
izango hilabete bat baino motzagokoa, ezta hiru hilabete baino luzeagokoa
ere. Etenaldiak ez du inola ere urteroko 90 egun baino luzeagoa izango.
Gabetzea burutzen bada, ordainketa kuotari gabetzearen epeari proportzionala
den zenbatekoaren erdia kenduko zaio.
10.4. Etentzea: Bezeroak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren
truke ordaindu beharreko zenbatekoaren ordainketa epez kanpo burutzen
badu, HIRU (3) hilabeteko epe batean zehar gabetzearen kasuan eta BI
(2) hilabeteko epe batean aldi baterako etenaldiaren kasuan, indarreko
legediak ezarritakoari jarraituz eta aldez aurretik Bezeroari jakinaraziz,
Ya.com-ek Ya.com Línea y Voz Zerbitzua behin betirako gabetzeko
eskubidea izango du eta Bezeroaren erruz ere kontratua amaitzeko.
10.5. Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren aldi baterako edota
behin betirako gabetzea ez da baliogarria izango hurrengo rasuren bat
ematen bada: Bezeroak bere erreklamazioa dagokion erakundeei zuzendu
badio edo ordaindu beharreko zenbatekoak ordaindu baditu eta gero ordainketa
horien frogagiria ere aurkeztu badu.
10.6. Ya.com-ek Bezeroari kalte ordaina emango dio fakturazio
epe batean zehar 24 ordu baino gehiagoko etenaldien truke, ordu hauek
Bezeroak bere jakinarazpena igorri eta gero zenbatuko direlarik eta
etenaldi horren errua Ya.com-en izan beharko delarik. Bezeroak zerbitzuaren
etenaldiari proportzionala den zenbatekoa gehi %10a jasoko du, zenbateko
honek inola ere ez delarik hilabeteko fakturazio baten zenbatekoa baino
handiagoa izango.
Bezeroak aipatutako kalte ordainaren aplikazioa eskatu beharko du,
fakturatutako epea amaitu eta bi asteko epe batez. Ya.com-ek kalte ordainaren
aplikazioa burutuko du hurrengo fakturazio epeetan zehar.
Hamaikagarrena.- Amaiera
Edozien momentutan, Bezeroak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren
baja boluntarioa eskatzeko eskubidea izango du, bajaren data efektiboaren
aurretiko gutxieneko HAMABOST (15) eguneko epeaz, idatziz eta honako
posta kutxa zenbaki honetara bidaliz: 1058, 28108 Alcobendas (Madrid),
Bezeroaren NANaren kopia ere erantsiz.
Bezeroak burututako Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja boluntarioa
Bezeroak Ya.com-i jakinaraziko dio gutzienez HAMABOST (15) eguneko epeaz,
bajaren data efektiboa baino lehen, eta hurrengoetako edozein bide erabiliz:
i) Idatzizko jakinarazpena Ya.com-i, posta kutxa zenbaki honetara: 1058,
28108 Alcobendas (Madrid), bere NANaren kopia erantsiz ii) Bezeroari
Arreta zerbitzuaren telefonoa erabiliz, 902 902 902, bere datu pertsonalak
emanez (izena, helbidea, NANa, etab.) eta zerbitzuan baja emateko bere
nahia bermatuz, emango zaizkio jarraibideak betez iii) Bezeroaren eremua
izeneko web gunearen esparruan, horretarako Bezeroak hantxe aurkituko
duen formularioa betez, bere datu pertsonalak emanez eta zerbitzuan
baja emateko bere nahia bermatuz, emango zaiozkion jarraibideak betez
Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren kontratazioa perfezionatuko
ez balitz edo Bezeroaren baja boluntarioa emango balitz, teknologiaren
egoeraren arabera eta indarreko legediak ezarritakoari jarraituz, Ya.com-ek
ahal duen guztia egingo du kontratatutako YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua
izenekoa horniketa mantentzeko. Bere kasuan, Ya.com ADSL Sarbide
Zerbitzua kontratatutako Eskaintza komertzialaren baldintzen arabera
eta Ya.com-ek publikatutako Eskeintza komertzial honen ezaugarrien araberako
prezioaren arabera hornituko da (abiadura, ordutegia, bestelako zerbitzuak,
etb.). Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuen edozein arrazoik eragindako baja,
automatikoki, Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja suposatuko
du.
Hamabigarrena.- Publikoaren eskura dauden komunikazio
elektronikoen zerbitzuen gidak.
Bezeroak lauki hau betetzen badu, ___ Ya.com-ek bere datuak (izenak
eta abizenak ala arrazoi soziala; abonatu zenbakia; etxebizitzaren posta
helbidea-pisua, atea eta eskailera izan ezik; Terminala; operadorea)
dagokion erakunde arautzaileari emango dizkio, indarreko legediak ezarritakoari
jarraituz, datu hauek informazio telefonikora eta gidetara gehitu daitezen.
Edozein kasutan, Bezeroak Ya.com-ekin kontaktuan jartzeko aukera izango
du bere datuak osoki edo partzialki zerbitzu haietara gehitzea nahi
ez badu, datuetan dagoen akatsen bat zuzendu nahi badu edo xede komertzialekin
erabiliak izatea nahi ez badu. Hau guztia doakoa izango da.
Edozein kasutan, Ya.com-ek Bezeroaren baimena behar izango du datu
horiek Ya.com-ek jasotzeko edo / eta hirugarren pertsona batek Bezeroaren
edozien datu jasotzeko aukera izateko, aurreko paragrafoan datu hura
zehazten ez bada ere.
Bezeroak gidetan agertuko diren bere datu horiek xede publizitario
edo komertzialekin erabiliak ez izateko aukera izango du. Era berean,
Bezeroak ezarriko ditu datu horien sarbide, zuzentze, ezabatze eta oposaketa
eskubideak ere (hurrengo klausula honetan zehazten denaren arabera:
Hamabigarrena.- Yacom ADSL Sarbide Zerbitzuaren Baldintza Orokorren
Izaera pertsonaleko datuen babesa).
Esparru honetan zehaztu dena abonatu zenbakiei buruzko kontsulten horniketarako
erabiltzen diren datuei aplikatuko zaio.
Hamahirugarrena.- Araubidea
Honako Baldintza Berezi hauek Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzu ezberdinen
Baldintza Orokorrei gehitzen zaizkie. Beraz, esandako Baldintza Orokor
horiek termino guztietan aplikagarriak dira, honako dokumentu honetan
ezarritakoak Baldintza Orokorrak ezarritakoa kontraesaten ez badu; hala
bada, honako dokumentu honetan adostutakoa gailenduko da.
Numerazio Geografikoaren Garraigarritasun Zerbitzuari dagozkion Baldintzak
1.- Definizioak.
Operadore emailea: Numerazioaren garraigarritasunaren abiapuntua suposatzen
duen operadorea, beste operadore bati zuzendutakoa.
Operadore jasotzailea: Ya.com, Operadore emaile bati numerazioa emateko
eskatzeko bahartuta dagoena, titularraren izenean eta hura ordezkatuz,
kontratatutako linea bat edo hainbati zuzendutako linea hari lotutako
zenbakiaren garraigarritasuna.
2.- Xedea.
Garraigarritasun zerbitzua hemen zehaten den hauxe da: Ya.com-ek Titularrak
Operadore emailearen bajaren eskaera burutuko du eta aldi berean Ya.com-eko
zerbitzuan alta aurrera eramango du, titularraren nuemrazioa mantenduz.
3.-Zerbitzuaren eskaera.
Numerazioaren garraigarritasun zerbitzuaren eskaera, edozein kasutan,
Operadore emailearen kontratatutako linearen Titularrak burutuko du
eta izenpetuko du.
Bezeroak Garraigarritasun eskaera Ya.com-ek emandako modeloari jarraituz
betetzeko eta izenpetzeko konpromisoa hartuko du.
4.-Eskalearen baimena.
Linea telefonikoaren Titularrak espresuki bere baimena emango dio Operadore
jasotzaileari bere izenean behar diren izapide guztiak burutzeko, Operadore
emailearen aurrean, burutzeko Garraigarritasun eskaera aurrera eramateko.
Hori guztia Operadore emailearekin eskaeraren balioaren konprobaketaren
ondoren eta aktibazio eskaeraren izapide eta komunikazio guztien ondoren
egingo da, indarreko ledediak ezarritakoari jarraituz egingo da, Operadore
emaileak eskaera horren emaitza Operadore jasotzaileari jakinarazi beharko
diolarik.
5.-Aktibazioa.
Operadore emaileak garraigarritasun eskaera onartuz gero, honek, eskaera
jasotzeko momentutik 12 ordu balioduneko epeaz, Ya.com-i aldaketa leihoak
zein data eta zein ordutan burutuko den jakinaraziko dio, garraigarritasun
eskaera jaso ondoren 3 eta 5 egun arteko epean. Ya.com Titularrari aldaketa
hura zein momentutan emango den jakinaraziko dio. Aldaketa leihoaren
iraupena hiru (3) ordukoa izango da. Hala eta guztiz ere, beharbada
sei (6) ordu iraun dezake paraleloki bikotearen desesleipena aurrera
eramaten bada. Titularrak zerbitzuaren horniketaren etenaldia edota
limitazioa onartzen ditu indarreko legediak ezartzen duen beharrezko
iraupen minimo horretan zehar, operadore aldaketarako beharrezkoan diren
lanak burutzen diren bitartean.
Titularrak eskatutako garraigarritasunaren kitatzea nahi izango balu,
aldaketa leihoaren hasiera aurreko 24 orduko epeaz izango da
6.-Eskaeraren ezezkoaren edota gerorapenaren arrazoiak.
Honako eskaera honen ezezkoaren edota gerorapenaren arrazoiak CMT-k
aprobatutako sare finkoen zenbakien kontserbazioari lotutako ezaugarri
teknikoek ezarritakoak izango dira.
7.-Datuen babesa.
Titularrak espresuki bere baimena ematen du, bere zenbakien kontserbaziorako
beharrezkoak diren datu pertsonalak, bai eskaeran agertzen direnak bai
zerbitzua kontratatua duen Operadoreak dituenak, garraigarritasun prozesuan
lan egiten duten edozein operadoreri emateko.
8.-Erantzunkizuna.
Honako garraigarritasun eskaera hau burutu eta aktibatu ondoren, Ya.com-en
eskura ez dauden arrazoiek eragindako kasuetan, hau da, zerbitzu telefonikoaren
horniketan suertatutako perturbazioak, adibidez deiak jaso ahal ez izatea
edo Titularrak egindako deiak gaizki igortzea, eta batez ere perturbazio
hauen arrazoia, garraigarritasun prozesuan parte hartzen duten beste
operadoreen sareak egokiak ez badira, Ya.com-ek ez du inolako erantzunkizunik
izango horrek eragin dezakeenarengan. Horri guztiari kalterik egin gabe,
Ya.com-ek bere eskura dagoen guztia egiten saiatuko da kontratatutako
zerbitzu telefonikoaren horniketaren perturbazioen arrazoia zein den
aurkitzeko eta Titularrari jakinarazteko.